2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ETXALAR
Ehizaren kudeaketari buruzko ordenantzaren aldaketa.
Hasierako onespena
Etxalarko Udalak, 2016ko maiatzaren 12an eginiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Ehizaren kudeaketari buruzko ordenantzaren aldaketa.
Ordenantza hori jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, ordenantza behin betikoz onetsita geldituko da, eta testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean emanen da argitara.
Etxalarren, 2016ko maiatzaren 16an.–Alkatea, Miguel María Irigoien Sanzberro.
Iragarkiaren kodea: L1606057