2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LIZARRA
Laburpena, bizitzaren arlo guztietan emakumeen eta gizasemeen arteko egiazko berdintasuna erdiesteko, 2016an proiektuak eta jarduerak egiten dituzten irabazi asmorik gabeko Lizarrako elkarte eta entitateei diru-laguntzak emateko deialdiarena
Oharra: Testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). BDNS (Identifikazioa): 306376.
Oinarri arautzaileak, bizitzaren arlo guztietan emakumeen eta gizasemeen arteko egiazko berdintasuna erdiesteko, 2016an proiektuak eta jarduerak egiten dituzten irabazi asmorik gabeko Lizarrako elkarte eta entitateei diru-laguntzak emateko.
Deialdi honen xedea da bizitzaren arlo guztietan emakumeen eta gizasemeen arteko berdintasuna erdiesteko bidean aurrera egiteko 2016an proiektuak eta jarduerak egiten dituzten irabazi asmorik gabeko Lizarrako emakumeen elkarteendako eta beste entitateendako Lizarrako Udalak emanen dituen diru-laguntzak arautzea.
Diru-laguntza honen xedea da bizitzaren arlo guztietan emakumeen eta gizasemeen arteko berdintasuna eta emakumeen eta neskatikoen ahalduntzea sustatu eta bultzatzea, Orobat, diskriminazioaren aurka egitea eta emakume guztiek herritar gisa dituzten eskubideak bere osotasunean erabil ditzaten bultzatzea.
Lizarran, 2016ko apirilaren 21ean.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.
Iragarkiaren kodea: L1606083