99. ALDIZKARIA - 2016ko maiatzaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

Laburpena, Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren maiatzaren 17ko 552/2016 Ebazpenarena. Horren bidez, erlezaintzako produktuen ekoizpena eta merkaturatzea hobetzeko jarduerak sustatzen dituzten laguntzak emateko oinarri arautzaileak eta 2016ko deialdia onesten dira, Erlezaintzari Laguntzeko Neurrien Programa Nazionalaren barrenean.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). BDNS (identifikazioa): 306454.

Lehendabizikoa.–Onuradunak.

Laguntza horien onuradun izan daitezke laguntza eskatu aurreko urteko urtarrilaren 1a baino lehenagotik Nafarroako Foru Komunitateko Abeltzaintzako Ustiategien Erregistroan inskribatuta dauden eta erantzukizun zibileko aseguru bat duten banakako erlezaintza ustiategien titularrak.

Onuradun izan daitezke, halaber, berezko nortasun juridikoa duten elkarte ezagunenak, betiere, gehienbat aurreko puntuan ezarritako baldintzak betetzen dituzten erlezainek osatuak badira. Nolanahi ere, laguntza jaso ahal izateko, bazkideek bi betebehar bete beharko dituzte: laguntza eskatu aurreko urteko urtarrilaren 1a baino lehenagotik Nafarroako Foru Komunitateko Abeltzaintzako Ustiategien Erregistroan inskribatuta egotea, eta erantzukizun zibileko aseguru bat izatea.

Bigarrena.–Xedea.

Ebazpen honen helburua da Nafarroako Foru Komunitatean oinarri arautzaileak ezartzea, erlezaintzako produktuen ekoizpena eta merkaturatzea hobetzeko jarduerak sustatzeko laguntzak emateko 2016an, Erlezaintzari Laguntzeko Neurrien Programa Nazionalaren barnean.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

Oinarri arautzaileak maiatzaren 17ko 552/2016 Ebazpenean daude sartuta. Ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu da.

Laugarrena.–Zenbatekoa.

Erlezaintzako programak aplikatzearen kostua Europar Batasunak (NBEUF funtsen bidez) eta Nafarroako Foru Komunitateak erdi bana kofinantzatuko dute. Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak 26.235,04 euroko aurrekontua aurreikusi du 2016ko erlezaintzako programarako.

Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea.

2016an eskaerak aurkezteko epea foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko da, eta 2016ko maiatzaren 31n amaituko.

Seigarrena.–Beste datu batzuk.

Laguntzak kobratzeko, onuradunek, laguntza ematen den urteko irailaren 5a baino lehen, ordaintzeko eskaerarekin batera, kontzesioaren aurreko urteko irailaren 1etik kontzesioaren urteko abuztuaren 31ra bitarteko gastuen fakturak eta frogagiriak aurkeztu beharko dituzte (diru-laguntza hauen xede diren lerro bakoitzerako).

Iruñean, 2016ko maiatzaren 17an.–Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusia, Ignacio Gil Jordán.

Iragarkiaren kodea: F1606099