99. ALDIZKARIA - 2016ko maiatzaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELKANO

2016ko aurrekontu orokorra. Behin betiko onespena

2015eko 250. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman zen, abenduaren 17an, 2016ko aurrekontu orokorraren hasierako onespenaren iragarkia.

Jendaurreko epea iragan da eta inork ez du aurrekontuaren kontrako erreklamaziorik aurkeztu; beraz, behin betiko onetsitzat jo da, hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Hortaz bada, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.3 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, argitara ematen da delako aldaketa. Hona hemen:

GASTUAK:

2.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 18.388,00 euro.

Gastuak, guztira: 18.388,00 euro.

SARRERAK:

1.–Zuzeneko zergak: 488,00 euro.

3.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 2.600,00 euro.

4.–Transferentzia arruntak: 9.000,00 euro.

5.–Ondareko diru-sarrerak eta herrilurretako aprobetxamenduak: 6.300,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 18.388,00 euro.

Eguesen, 2016ko urtarrilaren 12an.–Kontzejuko burua, José Angel Valdezate Royo.

Iragarkiaren kodea: L1606026