2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ETXARRI
Plantilla organikoko aldaketa. Hasierako onespena
Etxarriko Udalak, 2016ko maiatzaren 13ko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa 2016ko plantilla organikoan.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 236. artikuluari buruz xedatutakoari jarraituz, onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Etxarrin, 2016ko maiatzaren 16an.–Alkatea, Carlos Odériz Azcona.
Iragarkiaren kodea: L1606106