2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BURLATA
Laburpena, garapenerako lankidetza eta hezkuntzarako laguntzen 2016-2019 urteetarako deialdiarena
Oharra: Testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). BDNS (Identifikazioa): 305192.
Burlatako Udalaren garapenerako lankidetza eta hezkuntzarako laguntzen laurtekoko deialdiaren oinarri arautzaileen behin betiko onespena.
Burlatako Udalak, 2016ko martxoaren 22an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea garapenerako lankidetza eta hezkuntzarako laguntzen 2016-2019ko deialdiaren oinarri arautzaileak, diru-laguntzak emateko irabazi asmorik gabe nazioarteko lankidetzan, herrien eta pertsonen sustapenean eta garapenean jarduten duten elkarte eta erakundeei.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, deialdiaren oinarriak behin betiko onetsi eta osorik argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.
Interesdunek oinarri arauemaileen 1 eta 2. eranskinetan ezartzen denaren arabera aurkeztuko dute dokumentazioa, 30 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.
Burlatan, 2016ko maiatzaren 20an.–Alkatea, José María Noval Galarraga.
Iragarkiaren kodea: L1606229