99. ALDIZKARIA - 2016ko maiatzaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BETELU

Tokiko ehiza barrutia eratzeko proiektua

Beteluko Udalak bere lursailak eta Azkarateko, Gaintzako, Intzako, Uztegiko eta Errazkingo lursailak batzen dituen tokiko ehiza barrutia eratzeko proiektua sustatu du, Nafarroako ehizari eta arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legean xedatutakoa aplikatzeko. Argitara ematen da, eta ohartarazten da espedientea udal bulegoetan egonen dela jendaurrean, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten lurrak barruti horretan sartu nahi ez dituztela espresuki adierazteko; honela egiten ez bada, lurrak barrutian sartzeko baimena ematen dutela ulertuko da.

Barrutian sartu beharreko mugapea: Beteluko udal mugapea eta Azkarateko, Gaintzako, Intzako, Uztegiko eta Errazkingo kontzejuen mugapeak.

Betelun, 2016ko maiatzaren 12an.–Alkatea, Miguel Javier Recalde Goldaraz.

Iragarkiaren kodea: L1605989