2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERRIOBEITI
Aldaketa xehakatua Artikako Mogotes plan partzialeko
11. artikuluan. Hasierako onespena
Berriobeitiko Udalak, 2016ko maiatzaren 3an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea aldaketa xehakatua, Artikako Mogotes plan partzialeko 11. artikuluan.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74.1.a) artikuluan xedatua aplikatuz, espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.
Berriobeitin, 2016ko maiatzaren 12an.–Alkatea, Juan María Albizu Andueza.
Iragarkiaren kodea: L1605946