99. ALDIZKARIA - 2016ko maiatzaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Alkateorde berria izendatzea eta Informazio
Batzordeko burutza haren esku uztea

Barañaingo Udaleko alkate udalburuak, 2016ko apirilaren 29an, ebazpena eman zuen eta haren bidez Tokiko Gobernu Batzarreko bosgarren alkateorde izendatu zuen Jesús María Huarte Arregui.

Era berean, Alkatetzak 2016ko maiatzaren 10ean eman zuen ebazpenaren bidez, zinegotzi horren esku utzi zen Gizarte Zerbitzuetako, Berdintasuneko, Kulturarteko Komunikazioko eta Adineko pertsonen Informazio Batzordeko burutza.

Argitara ematen da behar diren ondorioak izan ditzan.

Barañainen, 2016ko maiatzaren 16an.–Alkate udalburua, Oihane Indakoetxea Barbería.

Iragarkiaren kodea: L1606028