2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALLO, ARELLANO, ARROITZ, DEIKAZTELU ETA LERIN ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
2016ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena
Mankomunitatearen Batzarrak, 2014ko martxoaren 17an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2016ko ekitaldiko plantilla organikoa. 2016ko 77. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 22an, eta jendaurreko epea iragan denez inork haren kontrako erreklamaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsitzat hartzen da. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 236 eta 276. artikuluetan eta Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuko Testu Bateginaren 20. artikuluan xedatuari jarraikiz, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da onetsitako plantilla organikoa.
1.–Idazkaritza: Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 240. artikuluaren arabera. Zerbitzuko Zuzendaritza.
2.–Lan-kontratudunak:
–Kopurua: bat. Lanpostuaren izena: gizarte langilea. Maila: B. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Osagarriak: lanpostukoa, %34,73. Lanaldia: osoa.
–Kopurua: bat. Lanpostuaren izena: gizarte langilea. Maila: B. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Osagarriak: lanpostukoa, %34,73. Lanaldia: osoa.
–Kopurua: bat. Lanpostuaren izena: gizarte-hezitzailea. Maila: B. Sarbidea: oposizio-lehiaketa murriztua. Osagarriak: lanpostukoa, %34,73. Lanaldia: osoa.
–Kopurua: bat. Lanpostuaren izena: Administraziokoa: Maila: C. Sarbidea: oposizio-lehiaketa murriztua. Osagarriak: lanpostukoa, 26,20. Lanaldia: osoa.
–Kopurua: bat. Lanpostuaren izena: animatzaile soziokulturala. Maila: C. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Osagarriak: lanpostukoa, %20,52. Lanaldia: hiru laurdena.
–Kopurua: sei. Lanpostuaren izena: familia-langilea. Maila: D. Sarbidea: oposizio-lehiaketa murriztua (5) eta oposizio-lehiaketa (1). Osagarriak: lanpostukoa, %23,55. Lanaldia: lanaldi erdia.
3.–Administrazio eta lan-kontratudunen izenen zerrenda hau onestea:
–Maite Mercero Urzainqui, gizarte-langilea, B maila, jardunean (lan-kontr. finkoa).
–Javier de Miguel Marqués, gizarte-langilea, B maila, jardunean (lan-kontr. finkoa).
–M.ª Angeles Orúe Dueñas, gizarte-hezitzailea, B maila, jardunean (lan-kontr. finkoa).
–Elena Iriberri Gorría, administrari laguntzailea, C maila, jardunean (lan-kontr. finkoa).
–M.ª Presentación Hita Maeztu, animatzaile soziokulturala, C maila, jardunean (lan-kontr. finkoa).
–M.ª Felisa Ciordia Macua, familia-langilea, D maila, jardunean (lan-kontr. finkoa).
–Celia Busto Aguirre, familia-langilea, D maila, jardunean (lan-kontr. finkoa).
–Lourdes Arroyo Casares, familia-langilea, D maila, jardunean (lan-kontr. finkoa).
–Esther Azqueta Martínez, familia-langilea, D maila, jardunean (lan-kontr. finkoa).
–Virginia Inés Valencia Sota, familia-langilea, E maila, jardunean (lan-kontr. finkoa).
4.–Enplegu publikoaren eskaintza: familia-langile lanpostu bat, D mailakoa.
Allon, 2016ko maiatzaren 11n.–Burua, Javier Ignacio Munárriz Marturet.
Iragarkiaren kodea: L1605843