2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UHARTE ARAKIL
Ehiza barrutiaren eraketa
Uharte Arakilgo Udalak, 2016ko maiatzaren 10eko osoko bilkuran, erabaki zuen tokiko ehiza barruti baten eraketa sustatzea, Uharte Arakilgo udal mugape osoa bere baitan hartuko duena, Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legean eta hura garatu eta betearazteko Erregelamendua onetsi zuen ekainaren 11ko 48/2007 Foru Dekretuan ezarritakoari jarraituz.
Horrenbestez, Uharte Arakilgo udal mugapean sartutako lurren jabe guztiei adierazten zaie ezen, ez badute baimentzen beren jabetzak ehiza esparruan sartzea, egoki den eskabidea aurkeztu beharko dutela Uharte Arakilgo Udalaren Erregistro Orokorrean (bulego orduetan: astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 14:00etara). Hartan, agertu beharko dituzte beren izenak eta esparruan sartzea baimentzen ez duten jabetza bakoitza (poligonoa, lurzati zenbakia eta azalera).
Eskabide hori hamabost egun balioduneko epean aurkeztu beharko da, behin iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Tokiko ehiza barrutian sartutako lurren jabeek ez badute eskabiderik aurkezten, berariaz adierazteko ez dutela baimentzen lur horiek esparruan sartzea, ulertuko da baimena isilbidez eman dela.
Uharte Arakilen, 2016ko maiatzaren 11n.–Alkate udalburua, Ainara Ayestaran Ijurco.
Iragarkiaren kodea: L1605850