97. ALDIZKARIA - 2016ko maiatzaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TULEBRAS

Aldaketa, Tulebras eta Barillasko Mankomunitateak Monteagudoko ehiza barruti publikoan (matrikula: NA-10369) duen atalean ehiza egiteko baimenaren prezio publikoa arautzen duen udal ordenantzan. Hasierako onespena

Tulebras eta Barillasko Ehiza Mankomunitateak, 2016ko maiatzaren 10ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa, Tulebras eta Barillasko Mankomunitateak Monteagudoko ehiza barruti publikoan (matrikula: NA-10369) duen atalean ehiza egiteko baimenaren prezio publikoa arautzen duen udal ordenantzan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsi zen ordenantzako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantzako aldaketa behin betikoz onetsi eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Tulebrasen, 2016ko maiatzaren 11n.–Alkate udalburua, Teresa Torres Fernández.

Iragarkiaren kodea: L1605856