97. ALDIZKARIA - 2016ko maiatzaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Herrilurrak okupatzea baimentzeko ediktua

Arturo Goldaracena Asa, Tafallako (Nafarroa) Udaleko alkate udalburuak,

ADITZERA EMATEN DU:

2016ko apirilaren 25ean egindako osoko bilkuran, besteak beste honako erabaki hau hartu zen:

Lehenbizikoa.–Telefónica de España, SAUri baimena ematea herrilurra okupatzeko, lur azpiko zuntz optikozko linea paratzeko, Tafalla/San José telefonia mugikorreko estazio baseari (EB-TSM) zerbitzu emateko.

Bigarrena.–Okupazio baimendua arautuko duen baldintzen agiria onestea.

Hirugarrena.–Espedientea jendaurrean edukitzea hamabost egun balioduneko epean, behar den iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udal honen iragarki oholean argitaratuz.

Laugarrena.–Espedientearen kopia igortzea Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentura, onespena eman dezan, hain zuzen ere Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 172. artikuluan aipatutako onespena.

Bosgarrena.–Erabaki hau jakinaraztea Telefónica de España, SAUri, Tafallako Udaleko Hirigintza Alorrari, Nafarroako Aldizkari Ofizialari eta Nafarroako Gobernuaren Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Ediktu bidez ematen da argitara, orok jakin dezan.

Tafallan, 2016ko maiatzaren 3an.–Alkatea, Arturo Goldaracena Asa.

Iragarkiaren kodea: L1605817