97. ALDIZKARIA - 2016ko maiatzaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORISOAIN

2016ko zerga-tasak. Onespena

Orisoaingo Udalak, 2016ko urtarrilaren 26an egin bilkura arruntean, erabaki zituen udal zerga eta tasetan 2016an indarra izanen duten karga-tasa, indize eta ehunekoak. Hona hemen zehazturik:

–Lur-ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,4.

–TMIZ (Zirkulazioaren gaineko zerga): Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Legearen arabera.

–Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: %1,2.

–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga (EIOZ): %4.

–Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga (gainbalioa): %10.

Zerga honen tarteen araberako aplikazioa, azken eskualdaketaren arabera:

–5 urte bitarte: %2,2.

–10 urte bitarte: %2,1.

–15 urte bitarte: %2.

–20 urte bitarte: %2.

Jakinarazten da Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritako ondorioetarako, kontuan hartuta erabaki honen aurka bidezko errekurtsoak aurkezten ahalko direla.

Orisoainen, 2016ko maiatzaren 11n.–Alkatea, Alexandre Duró Cazorla.

Iragarkiaren kodea: L1605876