2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OTSAGABIA
2016ko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Otsagabiko Udalak, 2016ko maiatzaren 6an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen langileen 2016ko plantilla organikoa.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan 235. dagokionez xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, espedientea aztertu eta egokitzat jotzen diren erreklamazioak aurkeztu ahal daitezen.
Erreklamaziorik egin ezean, jendaurreko epea iragandakoan, plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko da.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Otsagabian, 2016ko maiatzaren 9an.–Alkate udalburua, Juan Manuel Tohane Contín.
Iragarkiaren kodea: L1605765