2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
NOAIN (ELORTZIBAR)
Tokiko merkataritza sozietate bat sortzeko espediente administratiboa. Behin betiko onespena
2016ko maiatzaren 10eko osoko bilkura arruntean hartutako erabakiaren bidez, honako erabaki hau hartu zen gehiengo osoarekin:
“2016ko apirilaren 1eko osoko bilkuran hartu erabakiaren bidez, hasiera batez onetsi ziren Noaingo Udalean tokiko merkataritza sozietate bat eratzeko memoria eta estatutuen proiektua. 2016ko apirilaren 8ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean (67. zk.) argitaratutako iragarkiaren bidez, espedientea jendaurrean eduki zen 30 egun naturaleko epean, eta epe horretan ez zen alegaziorik jaso,
ERABAKI DA:
Lehenbizikoa.–Behin betiko onestea jasotako aholkularitzaren justifikazio txostena, zerbitzuaren kostuei buruzko txostenak barne, bai eta jasotako laguntza teknikoa ere, Noain Elortzibarko Udalaren kirol instalazio eta jarduerak kudeatzeko zerbitzu publikoa emateko udal zerbitzu publikoaren kudeaketari buruzkoa.
Bigarrena.–Tokiko merkataritza sozietatearen bidezko zuzeneko kudeaketa onestea. Horretarako, behin betiko onetsita gelditu da administrazio espedientea udal honetako Elortzibar Servicios Deportivos, Sociedad Limitada izeneko sozietate publikoa eratzeko, behar bezala eginbideturik espedientean diren memoria eta estatutuei jarraituz eginen baita. Horiek ere behin betiko onetsita gelditu dira.
Hirugarrena.–Erabaki honen iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Laugarrena.–”Elortzibar Servicios Deportivos, Sociedad Limitada” sozietatea 3.300 euroko kapital sozialaz hornitzea, sozietateko 110 partaidetza banaezin eta metagarritan zatiturik. Partaidetza bakoitzak 30 euroko balio izendatua du eta elkarren segidako zenbaki bana dute, 1etik 110era bitarte, biak barne. Noain Elortzibarko Udalak ordainduak dira osorik.
Bosgarrena.–Alkatetzari ahalmena ematea, erabaki hau aplikatu eta garatzeko behar diren agiri guztiak sinatzeko.
Seigarrena.–Osoko bilkura honetan, batzar nagusiaren eginkizunetan aritu baita, behin betiko onetsi delarik justifikazio txostena eta “Elortzibar Servicios Deportivos, Sociedad Limitada” enpresa publikoaren sorrera behin betiko onesteko behar den dokumentazio guztia, bidezkoa da “Elortzibar Servicios Deportivos, Sociedad Limitada” sozietateko administrazio-kontseiluko kideak izendatzea, Estatutuetako 17. artikulua aplikatuz; hona hemen:
–José Ignacio Erro Lacunza, Noain Elortzibarko Udaleko alkate udalburua.
–Francisco Javier Erro Lacunza, Noain Elortzibarko Udaleko zinegotzia.
–Lorenzo Luis Irisarri Ona, Noain Elortzibarko Udaleko zinegotzia.
–Nicolás José Subirán González, Noain Elortzibarko Udaleko zinegotzia.
–Juan Felipe Martínez de Lizarrondo Apesteguía, Noain-Elortzibarko Udaleko zinegotzia.
Zazpigarrena.–Erabaki hau Administrazio Kontseiluko kideei jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Noain Elortzibarren, 2016ko maiatzaren 13an.–Alkate udalburua, José Ignacio Erro Lacunza.
Iragarkiaren kodea: L1605976