97. ALDIZKARIA - 2016ko maiatzaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AGOITZ

Xehetasun azterlana Irigai Auzoa karrikako 23an.
Hasierako onespena

Agoizko Udalak, 2016ko maiatzaren 4ko osoko bilkuran, erabaki zuen, besteak beste, hasiera batean onestea xehetasun azterlanaren proiektu bat, oztopo arkitektonikoak kendu eta igogailua paratzeko Agoizko Irigai Auzoa karrikako 23. zenbakiko etxebizitzen eraikin kolektiboan, Irigai Auzoa karrikako 23. zenbakiko jabeen elkarteak aurkeztua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoa betetzeko, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek aztertu eta bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak egin ditzaten. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Agoitzen, 2016ko maiatzaren 6an.–Alkatea, Unai Lako Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1605867