97. ALDIZKARIA - 2016ko maiatzaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

Laburpena, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiaren apirilaren 29ko 560/2016 Ebazpenarena. Horren bidez, enpresak nazioartera elkarturik ateratzeko diru-laguntzen 2016ko deialdia onesten da.

Oharra: testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). BDNS (identifikazioa): 305216.

Lehendabizikoa.–Onuradunak.

Enpresa lankidetzarako taldea. Gutxienez 2 ETE, eta gehienez 15 enpresa.

RIS 3k aurreikusitako sektoreetan daudenak.

Bigarrena.–Xedea.

Nafarroako enpresen arteko elkarlana eta batasuna indartzeko jarduketetarako diru-laguntzak ematea. Horretarako, haien produktuak edo zerbitzuak nazioartekotzeko lankidetza hitzarmenen bidez, merkatu jakin batzuetan helburu bereko jarduerak gauzatuko dira.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

44/2016 Foru Agindua, 2016ko 70. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, apirilaren 13koan.

http://www.navarra.es/home_eu/Actualidad/BON/Boletines/2016/70/Anuncio-0/

Laugarrena.–Zenbatekoa.

Deialdi honen guztizko zenbatekoa 400.000 eurokoa da; 200.000 euro 2016rako eta 200.000 euro 2017rako.

Diru-laguntza horiek Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren bidez kofinantzatuta daude, Nafarroako EGF 2014-2020 Programa Eragilearen bidez, %50eko tasarekin.

Diru-laguntzaren onuradunak banakako enpresak izanen dira, beren gain hartzen eta ordaintzen dituzten gastuen arabera. Oinarri arautzaileen arabera diruz laguntzen ahal den gastu bakoitzerako ezarritakoa izanen da elkarteak aurkeztutako proiektu bakoitzak jaso beharreko diru-laguntza, eta ezin izanen da inola ere 60.000 euroko zenbatekoa gainditu.

Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea:

Hilabetekoa, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita (deialdia zein egunetan argitaratu, hurrengo hilabeteko egun horretan bukatuko da).

Seigarrena.–Beste datu batzuk.

Elkarteek eskabidearen inprimakia bete behar dute, Nafarroako Gobernuaren zerbitzuen katalogoko fitxan erantsita dagoenaren araberakoa; honako hau sartu behar dute: entitate sustatzailearen datuak; parte hartzen duten enpresen fitxak, nazioartera elkarturik ateratzeko plana, diru-laguntzaren xedeko aldirako eta xedeko merkaturako; enpresen eta sustatzen duen entitatearen arteko lankidetza hitzarmena.

http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/ficha/6313/Subvencion-para-la-internacionalizacion-agrupada-de-empresas-navarras-20161

Iruñean, 2016ko apirilaren 29an.–Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Iragarkiaren kodea: F1605670