1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
Laburpena, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren maiatzaren 3ko 137/2016 Foru Aginduarena. Horren bidez, gehikuntza bat onesten da urriaren 20ko 98/2015 Foru Aginduaren aurrekontu kredituaren baimenean; haren bidez, laguntzak emateko indarra izanen duten arauak erregulatzen dira abeltzaintzako baliabide genetikoak kontserbatzeko, Nafarroako azienda hazleen elkarteei sostengu emanez.
Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/ge/eu/index) BDNS (identifikazioa): 305849.
Eskabideak aurkezteko epea: itxita dago.
Beste datu batzuk.
Gehikuntza da, urriaren 20ko 98/25015 Foru Aginduaren aurrekontu kredituaren baimenean; haren bidez, laguntzak emateko indarra izanen duten arauak erregulatzen dira abeltzaintzako baliabide genetikoak kontserbatzeko, Nafarroako azienda hazleen elkarteei sostengu emanez, eta 2015eko deialdia onesten da.
Iruñean, 2016ko maiatzaren 3an.–Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilaria, Isabel Elizalde Arretxea.
Iragarkiaren kodea: F1605854