1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
Laburpena, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariaren maiatzaren 10eko 36/2016 Foru Aginduarena. Horren bidez, Osasun eta kirol zientzietako graduko tituludunentzako prestakuntza beka baterako deialdia onesten da, Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroan egiteko 2016an.
Oharra: testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). BDNS (identifikazioa): 306222.
Osasun eta kirol zientzietako graduko tituludunentzako prestakuntza beka Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroan, 2016rako. Osasun eta kirol zientzietako graduko tituludunentzako prestakuntza beka baterako deialdia, kirol entrenamenduaren eta jarduera fisikoaren oinarri zientifikoekin zerikusia duten ezagutza teoriko eta praktikoak lor ditzaten, osasunarekin duten loturari dagokionez. Prestakuntza hori Nafarroako Gobernuaren Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroan eginen da.
Nafarroako Kirolari buruzko uztailaren 5eko 15/2001 Foru Legearen 73.1 f) artikuluan Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroaren eginkizunak ezartzen dira, horien artean kirol medikuntzaren arloko ikerketa eta prestakuntza sustatzea.
Kirolaren Zuzendariordetzak, Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroaren bidez, proposamena egin du zentro horretan egonaldiko beka baterako deialdia egiteko; erdi edo goi mailako unibertsitateko tituludunentzako beka bat izanen da, kirol entrenamenduaren eta jarduera fisikoaren oinarri zientifikoekin zerikusia duten ezagutza teoriko eta praktikoak lor ditzaten. Laguntzaren iraupena, gehienez ere, 2016ko uztailaren 1etik 2017ko ekainaren 30era bitartekoa izanen da, berritzeko aukerarik gabe.
Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentua, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren bidez, ohartu da beharrezkoa dela programa batzuk abian jartzea graduatu ondoko tituludunei ezagutza espezializatua eta esperientzia praktikoa eskaintzeko kirol entrenamenduaren eta jarduera fisikoaren oinarri zientifikoen aplikazioaren arloan, osasunarekin duten loturari dagokionez. Horregatik, kirol zientzien arloko prestakuntzarako laguntza programa honen deialdia egin da.
Iruñean, 2016ko maiatzaren 10ean.–Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilaria, Ana Herrera Isasi.
Iragarkiaren kodea: F1605994