1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
Laburpena, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariaren maiatzaren 3ko 14E/2016 Foru Aginduarena. Horren bidez, idatzizko prentsarako, irratietarako eta online hedabideetarako laguntzen deialdia onesten da.
Oharra: testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). BDNS (Identifikazioa): 305788.
Idatzizko prentsarako, irratietarako eta online hedabideetarako laguntzen deialdia.
Lehena.
Onuradunak:
Nafarroan zabaltzen den hedabide bateko titular diren pertsona fisiko edo juridiko guztiak, hauen artean baldin badira:
–Eguneroko prentsa edo aldizkariak, haien zabalkunde eremua Nafarroako Foru Komunitatearena bada, eta haien argitaratze jarduera etengabe gauzatu bada deialdi hau argitaratu arte.
–Foru Komunitatean emititzen duten irratiak, Nafarroako Gobernuak irratiz emititzeko ematen dituen lizentzien esleipen-hartzaileak badira.
–Euskarazko online hedabideak, edo euskara erabiltzen dutenak, hala arestian azaldu bezalako idatzizko hedabide edo irratien euskarri digitala direnak nola beren lana online baizik egiten ez dutenak, haien hartzaileak objektiboki Nafarroan bizi badira.
Bigarrena.
Helburua: 2016an Nafarroan zabaltzen diren idatzizko hedabideetan, irratietan eta online hedabideetan euskararen presentzia sustatzeko laguntzen araubidea ezartzea.
Hirugarrena.
Oinarri arautzaileak: Honako honetan argitaratutako oinarriak aipatuko dira:
http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/ficha/6368/Ayudas-para-la-utilizacion-del-euskera-en-prensa-escrita-radios-y-medios-de-comunicacion-online-con-difusion-en-Navarra-20161
Laugarrena.
Zenbatekoa: 290.000 euro.
Borzgarrena.
Eskabideak aurkezteko epea: Eskabideak eta eskatutako dokumentazioa aurkezteko epea 20 egun naturalekoa izanen da, oinarri hauek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Iruñean, 2016ko maiatzaren 3an.–Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilaria, Ana Ollo Hualde.
Iragarkiaren kodea: F1605852