97. ALDIZKARIA - 2016ko maiatzaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

561/2016 EBAZPENA, apirilaren 29koa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, 2016an nazioartekotzea bultzatuko duten zerbitzu espezializatuak kontratatzeko diru-laguntzen deialdia onestea erabakitzen duena.

Egungo egoeran, beharrezko estrategia da enpresak nazioartekotzea, enpresak sendotzeko eta bideragarriak direla bermatzeko. Nafarroako 2013-2016 Nazioarteko Planean, funtsezko ardatza da enpresak nazioartekotzea, eta enpresa esportatzaileen kopurua handitzearen alde egiten da, bereziki ETEak (Enpresa Txiki eta Ertainak).

Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren Zuzendaritza Nagusiak, Nafarroako 2013-2016 Nazioarteko Planaren esparruan, nazioartekotzea bultzatuko duten zerbitzu espezializatuak kontratatzeko diru-laguntzen lerro bat ireki nahi du. Laguntza horiek pizgarri izanen dira nazioartekotze prozesuaren fase aurreratuan dauden ETE nafarrentzat. Horiek horrela, kasu askotan ezinbestekoa da tokian tokiko zerbitzu espezializatuak kontratatzea, nazioartera ateratzeko fase hori arrakastaz bukatu ahal izateko eta Nafarroako esportazioak sendotzeko.

Nafarroako Foru Komunitatea nazioarteratzen laguntzeko funtsezko tresna da deialdi hau, eta zuzenean bat egiten du Nafarroaren espezializazio adimentsuaren estrategiarekin.

Nafarroako Gobernuak 2016ko martxoaren 2an hartutako 4211 Erabakiaren bidez, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiari baimena eman zitzaion urte anitzeko gastu konpromisoa hartzeko, honako deialdi hauek onesteko: Nafarroako enpresak nazioarteratzen laguntzeko diru-laguntzen bi deialdi, nazioartera elkarturik ateratzeko deialdia eta nazioartekotzea bultzatuko duten zerbitzu espezializatuak kontratatzeko deialdia. Erabaki horrek, ebazpen honen xedeko deialdiari dagokionez, gastu zenbateko hauek onetsi ditu:

DEIALDIA

2016

2017

Nazioartekotzea bultzatzeko zerbitzu espezializatuak

150.000 euro

150.000 euro

Garapen Ekonomikorako kontseilariaren martxoaren 23ko 45/2016 Foru Aginduaren bidez deialdi honen oinarri arautzaileak onetsi ziren.

Deialdia Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren bidez kofinantzatuta dago, Nafarroako EGF 2014-2020 Programa Eragilearen bidez, %50eko tasarekin.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. 2016an nazioartekotzea bultzatuko duten zerbitzu espezializatuak kontratatzeko diru-laguntzen deialdia eta dagozkion eranskinak onestea.

2. 300.000 euroko gastua baimentzea; horietatik 150.000 euro 2016ko Gastuen Aurrekontuetako “Kanpo sustapenerako ekintzak enpresentzat. PE EGEF 2014-2020” izeneko 810003-81430-4709-431302 kontu-sailaren kargura, eta beste 150.000 euro, 2017ko aurrekontuetan kontu-sail horri jarraituko dionaren kargura. (E-14/000078-03 PEP elementua).

3. Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izanen da, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Hortaz, deialdia hileko zein egunetan argitaratu, hurrengo hileko egun berean bukatuko da.

4. Ebazpen hau eta bere eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta navarra.es web orrian argitaratzea.

5. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta horren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete interesdunek, Garapen Ekonomikorako kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2016ko apirilaren 29an.–Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

1. ERANSKINA BALORAZIO IRIZPIDEAK

Zerbitzu espezializatuak kontratatzeko diru-laguntza, 2016

–1. irizpidea: Jarduketaren destinoko herrialdeak, 12 puntu gehienez.

HERRIALDEA

PUNTUAK

Europar Batasunetik kanpoko herrialdeak

12

Europar Batasuneko herrialdeak, 2004. urtearen ondoren sartuak. Hona zein diren herrialde horiek: Bulgaria, Zipre, Txekiar Errepublika, Estonia, Hungaria, Letonia, Lituania, Malta, Polonia, Errumania, Eslovakia, Eslovenia eta Kroazia

6

Aurreko puntuan aipatu ez diren Europar Batasuneko gainerako herrialdeak

3

2. irizpidea: Nazioartekotze Planaren kalitatea 2016rako xedeko herrialdean, 70 puntu gehienez.

Honako irizpide hauek hartuko dira kontuan proposamenaren kalitatea aztertzeko atal honetan:

ATALA

EDUKIA

PUNTUAK

Barne analisi estrategikoa

Alderdi hauen analisi zehatza, proposatutako xedeko merkatuari eta nazioartekotze proiektuari dagokienez:

–Langileak (profilak, motibazioa, etab.).

–Produktua edo zerbitzua (ezaugarriak, abantailak xedeko merkatuan lehiatzean, prezioa...).

–Teknologia.

–Proiektua aurrera eramateko gaitasun finantzarioa.

–Lan egiteko modua/metodologia

10

Kanpoko analisi estrategikoa

Alderdi hauen analisi zehatza, proposatutako xedeko merkatuari eta nazioartekotze proiektuari dagokienez:

–Ingurune politikoa.

–Lege arloko ingurunea.

–Ingurune sozioekonomikoa.

–Sektorearen egoera xedeko merkatuan.

–Xedeko publiko objektiboaren profila.

–Lehiakideen analisia (ze enpresa diren, ze estrategia duten, zer produktu edo zerbitzurekin lehiatzen diren)

10

AMIA (ahuleziak, mehatxuak, indarrak eta aukerak)

Kanpoko eta barneko analisietatik abiatuta, enpresaren indarrak, ahuleziak, mehatxuak eta aukerak zehaztea

5

Planifikazioa

Helburuak. Helburuak berariazkoak, neurgarriak, errealistak eta proiektuaren iraupenerako mugatuak izanen dira

5

Xedeko herrialderako ekintza plana 2016rako eta 2017rako. Planaren edukiaren azalpena eta justifikazioa, aurreko atalean ezarritako helburuei begira.

Ekintzekin batera bakoitzaren aurrekontua aurkeztu beharko da

5

Kontratatu behar duen aholkularitza espezializatua, diru-laguntzaren xede izanen dena. Kontratazioa egin beharraren justifikazioa, eta kontratazioa nola egokitzen den Nazioartekotze Planaren barrenean

10

Zerbitzu espezializatuak egiteko kontratatzen den enpresaren kalitatea

Enpresaren ohiko jarduera eta ibilbide orokorra

5

Nazioartekotze plan honen xedeko herrialdean duen esperientzia, urtetan neurtua

5

Enpresak orain kontratatu nahi dituen lanen esparruan egindako lanak (urtea, edukia, zenbatekoa, herrialdea, etab.)

5

Herrialdean negozioak egiteko zailtasuna

(http://www.doingbusiness.org/rankings)

5

Xedeko herrialdeak 2015eko “doing business” rankingean duen postua

Puntuazioa

1etik 37ra (biak barne)

puntu bat

38tik 75era (biak barne)

2 puntu

76tik 112ra (biak barne)

3 puntu

113tik 151ra (biak barne)

4 puntu

152tik 189ra (biak barne)

5 puntu

Orokorra

Planaren koherentzia

5

Proposamenaren kalitatearen atalean 35 puntura iristen ez diren proiektuak aurkezten dituzten enpresak ezin izanen dira diru-laguntzen onuradun izan.

–3. irizpidea: Nafarroako Foru Komunitatean kalitateko enplegua sortzeko duen eragina, gehienez 10 puntu.

Enpresa eskatzaileak Nafarroako Foru Komunitatean kalitateko enplegua sortu eta mantentzea lehenetsiko da.

ENPRESAN DAUDEN MUGAGABEKO KONTRATUEN KOPURUA (2014-2015 KONPARAZIO TAULA, ABENDUAREN 31KO DATUEKIN)

PUNTUAK

Kopurua gutxitu bada

0

Plantilla sendotu bada, edo %5 edo gutxiago handitu

5

%5etik gora handitu bada

10

–4. irizpidea: enpresak Talentuaren PIN bankuan sartutako pertsonak kontratatzea edo enpresak parte hartu izana Nafarroako Nazioarteko Planaren nazioarteko praktiken programaren barrenean entitate hartzaile gisa.

KONTRATATUTAKO EDO PRAKTIKETAN HARTUTAKO PERTSONA KOPURUA

PUNTUAK

Ez dago

0

Pertsona bat edo gehiago

5

–5. irizpidea: enpresak emakumearen eta gizonen arteko berdintasunarekin duen konpromisoa. Eskumena duten entitateek hori dela-eta emandako ziurtagiri eta aintzatespenak kontuan hartuko dira, indarrean badaude, 3 puntu gehienez. Kontuan hartuko dira, orobat, enpresak berdintasuna lortzeko ezarritako praktikak, behar bezala egiaztatuz gero, 1,5 puntu gehienez (esate baterako: erantzukizun partekaturako eta familia eta lana bateragarri egiteko neurriak izatea, web orrian eta enpresa zabaltzeko edo sustatzeko iragarki eta dokumentuetan hizkera eta irudi ez-sexista erabiltzea, jazarpen sexualaren kasuetarako protokoloa, etab).

PLANEN EDO AINTZATESPENEN KOPURUA

PUNTUAK

Bat ere ez

0

Berdintasunean aurrera egiteko, enpresan ezarritako praktikak

1,5

Berdintasun plana, ziurtagiria edo aintzatespena

3

2. ERANSKINA: BIDAIA-POLTSEN ZENBATEKO

Zerbitzu espezializatuak kontratatzeko diru-laguntza, 2016

Enpresaren bidaia bakoitzeko, diru-laguntzak hoteleko gastu guztiak (ostatu erregimenean) eta bidaiarenak estaliko ditu, enpresako pertsona batentzat, herrialde bakoitzerako ezarritako bidaia-poltsa gainditu gabe. Enpresako bi pertsona batera destino eta egun berberetan daudenean, bidaia-poltsa bakar bat ordainduko da.

HERRIALDEA

BIDAIA-POLTSAREN ZENBATEKOA

ALBANIA

980

ANGOLA

2.760

SAUDI ARABIA

1.960

ALJERIA

640

ARGENTINA

2.660

ARMENIA

1.640

AUSTRALIA

3.100

AZERBAIJAN

1.960

BANGLADESH

2.440

BIELORRUSIA

1.180

BOLIVIA

2.560

BOSNIA-HERZEGOVINA

860

BOTSWANA

2.720

BRASIL

2.500

BRUNEI

3.100

KAMERUN

1.700

KANADA (EKIALDEKO KOSTA)

1.800

KANADA (MENDEBALDEKO KOSTA)

2.280

TXAD

1.800

TXILE

2.880

TXINA

1.900

KOLONBIA

2.120

ISRAEL

1.320

JAMAIKA

2.000

JAPONIA

3.320

JORDANIA

1.800

KAZAKHSTAN

1.980

KENYA

1.960

KIRGIZISTAN

2.220

KUWAIT

2.080

LIBANO

1.480

LIBERIA

1.640

LIBIA

1.320

MADAGASKAR

2.940

MALAYSIA

2.000

MALAWI

2.660

MALI

2.080

MAURITANIA

1.320

MAROKO

600

MEXIKO

1.820

MOLDAVIA

1.320

MONGOLIA

2.780

NAMIBIA

2.700

NEPAL

2.720

NIKARAGUA

2.120

NIGERIA

1.320

ZEELANDA BERRIA

3.260

OMAN

1.960

PAKISTAN

2.160

PANAMA

2.120

PARAGUAI

2.600

PERU

2.600

PUERTO RICO

1.640

QATAR

1.780

AFRIKA ERDIKO ERREPUBLIKA

1.900

KONGOKO ERREPUBLIKA DEMOKRATIKOA

2.360

DOMINIKAR ERREPUBLIKA

1.480

ERRUSIA

1.660

SENEGAL

1.480

SERBIA-MONTENEGRO

980

SINGAPUR

2.700

SIRIA

1.480

SOMALIA

1.960

SRI LANKA

2.300

HEGOAFRIKA

2.020

THAILANDIA

2.360

TAIWAN

2.500

TUNISIA

700

TURKMENISTAN

2.280

TURKIA

1.240

UKRAINA

960

URUGUAI

2.760

UZBEKISTAN

1.920

VENEZUELA

2.120

VIETNAM

3.260

YEMEN

1.800

ZAMBIA

2.760

ZIMBABWE

2.740

HERRIALDEA

BIDAIA-POLTSAREN ZENBATEKOA

NORVEGIA

1.100

SUITZA

920

ALEMANIA

740

AUSTRIA

980

BELGIKA

660

BULGARIA

1.480

ZIPRE

1.140

DANIMARKA

740

ESLOVAKIA

900

ESLOVENIA

860

ESTONIA

1.000

FINLANDIA

860

FRANTZIA

780

GREZIA

900

HUNGARIA

1.140

IRLANDA

700

ITALIA

740

LETONIA

620

LITUANIA

860

LUXENBURGO

780

MALTA

1.140

HERBEHEREAK

800

POLONIA

1.140

PORTUGAL

540

ERRESUMA BATUA

700

TXEKIAR ERREPUBLIKA

1.140

ERRUMANIA

600

SUEDIA

980

Iragarkiaren kodea: F1605637