97. ALDIZKARIA - 2016ko maiatzaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

560/2016 EBAZPENA, apirilaren 29koa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, enpresak nazioartera elkarturik ateratzeko diru-laguntzen 2016ko deialdia onesten duena.

Egungo egoeran, beharrezko estrategia da enpresak nazioartekotzea, enpresak sendotzeko eta bideragarriak direla bermatzeko. Nafarroako 2013-2016 Nazioarteko Planean, funtsezko ardatza da enpresak nazioartekotzea, eta enpresa esportatzaileen kopurua handitzearen alde egiten da, bereziki ETEen (Enpresa Txiki eta Ertainak) kasuan.

Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren Zuzendaritza Nagusiak diru-laguntzen lerro baten deialdia egin nahi du, enpresak nazioartera elkarlanean ateratzea bultzatzeko, Nafarroako 2013-2016 Nazioarteko Planaren barnean. Nafarroako Foru Komunitatearen nazioarteratzen laguntzeko funtsezko tresna da deialdi hau, eta zuzenean bat egiten du Nafarroaren espezializazio adimentsuaren estrategiarekin.

Enpresen arteko elkarlanak nazioartekotzeko prozesua nabarmenki errazten du. Deialdi honek helburu du honako hauek erraztea: kanpoko merkatu batean baterako barneratze komertziala egitea; lehiakortasun orokorra handitzeko batera egiten den negozio prozesuan hobekuntzak gauzatzea; edo enpresa talde baten edozein jarduera burutzea, betiere nazioartera ateratzea errazten badu eta enpresa bakoitzak bere aldetik lortuko lituzkeen emaitzak hobetzen baditu.

Gobernuaren 4211 Erabakiaren bidez, 2016ko martxoaren 2an onetsia, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiari baimena eman zitzaion urte anitzeko gastu konpromisoa hartzeko, honako deialdi hauek onesteko: Nafarroako enpresak nazioarteratzen laguntzeko diru-laguntzen bi deialdi, nazioartera elkarturik ateratzeko deialdia eta nazioartekotzea bultzatuko duten zerbitzu espezializatuak kontratatzeko deialdia. Erabaki horrek, ebazpen honen xedea den deialdiari dagokionez, zenbateko hauek onetsi ditu:

DEIALDIA

2016

2017

Nazioartera elkarturik ateratzea

200.000 euro

200.000 euro

Garapen Ekonomikorako kontseilariaren martxoaren 23ko 44/2016 Foru Aginduaren bidez deialdi honen oinarri arautzaileak onetsi ziren.

Deialdia Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren bidez kofinantzatuta dago, Nafarroako EGF 2014-2020 Programa Eragilearen bidez, %50eko tasarekin.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Enpresak nazioartera elkarturik ateratzeko diru-laguntzen deialdia eta haren eranskinak onestea 2016rako.

2. 400.000 euroko gastua baimentzea; horietatik 200.000 euro 2016ko Gastuen Aurrekontuetako “Kanpo sustapenerako ekintzak enpresetarako. PE EGEF 2014-2020” izeneko 810003-81430-4709-431302 kontu-sailaren kargura, eta beste 200.000 euro, lehen aipatu kontu-sailari jarraituko dionaren kargura, 2017ko aurrekontuetan gaitzen baita. (E-14/000078-02 PEP elementua).

3. Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izanen da, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita (deialdia zein egunetan argitaratu, hurrengo hilabeteko egun horretan bukatuko da).

4. Ebazpen hau eta bere eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta navarra.es web-orrian argitaratzea.

5. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta horren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete interesdunek, Garapen Ekonomikorako kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

1. ERANSKINA: BALORAZIO IRIZPIDEAK

Nazioartera elkarturik ateratzeko 2016ko diru-laguntzak

–1. irizpidea: Jarduketaren destinoko herrialdea, 12 puntu arte.

HERRIALDEA

PUNTUAK

Europar Batasunekoa ez den herrialdea

12

Europar Batasuneko herrialdea, 2004tik aurrera atxiki bada. Hona zein diren herrialde horiek: Bulgaria, Zipre, Txekiar Errepublika, Estonia, Hungaria, Letonia, Lituania, Malta, Polonia, Errumania, Eslovakia, Eslovenia eta Kroazia

6

Aurreko puntuan aipatu ez diren Europar Batasuneko gainerako herrialdeak

3

–2. irizpidea: Nazioartekotze Planaren kalitatea xedeko herrialdean edo merkatuan, 70 puntu arte.

Honako irizpide hauek hartuko dira kontuan proposamenaren kalitatea aztertzeko atal honetan, betiere elkartearen ikuspuntutik aztertu badira.

ATALA

EDUKIA

PUNTUAK

Lankidetza

Lankidetzaren gradua, kalitatea eta izaera berritzailea, 10 puntu arte.

Entitate sustatzailerik ez badago, horrela erabakitzen duten bi enpresa elkartzeko, 20 puntu arte

10/20

Entitate sustatzailea

Entitate sustatzailearen kalitatea (esperientzia) eta elkarteko kudeatzailearena (prestakuntza eta esperientzia), 10 puntu arte.

Entitate sustatzailerik ez badago, horrela erabakitzen duten bi enpresako elkartea izateagatik, 0 puntu

10/0

Barne analisi estrategikoa

Alderdi hauen analisi zehatza, xedeko merkatuari eta nazioartekotze proiektuari dagokienez:

–Langileak (profilak, motibazioa, etab.).

–Produktua edo zerbitzua (ezaugarriak, xedeko merkatuan lehiatzean izanen dituen abantailak, prezioa, etab.).

–Teknologia.

–Gaitasun finantzarioa.

–Lan egiteko modua/metodologia

5

Kanpoko analisi estrategikoa

Alderdi hauen analisi zehatza, xedeko merkatuari eta nazioartekotze proiektuari dagokienez:

–Ingurune politikoak.

–Lege arloko ingurunea.

–Ingurune sozioekonomikoa.

–Sektorearen egoera xedeko merkatuan.

–Xedeko publikoaren profila.

–Lehiakideen analisia (ze enpresa diren, ze estrategia duten, zer produktu edo zerbitzurekin lehiatzen diren)

5

AMIA

Kanpoko eta barneko analisietatik abiatuta, enpresaren indarrak, ahuleziak, mehatxuak eta aukerak zehaztea

5

Planifikazioa

Helburuak. Helburuak berariazkoak, neurgarriak, errealistak eta proiektua 2017an bukatzeko mugatuak

15

Xedeko herrialderako ekintza plana 2016rako. Planaren edukiaren azalpena eta justifikazioa, aurreko atalean ezarritako helburuei begira. Ekintzekin batera bakoitzaren aurrekontua aurkeztu beharko da

10

Koherentzia

Planaren koherentzia

5

Jasangarritasuna

Elkarteak denboran duen jasangarritasuna

5

Proposamenaren kalitatearen atalean 35 puntura iristen ez diren proiektuak aurkezten dituzten enpresak ezin izanen dira diru-laguntzen onuradun izan.

–3. irizpidea. Nafarroako Foru Komunitatean kalitateko enplegua sortzeko duen eragina, 10 puntu arte.

Enpresa eskatzaileak Nafarroako Foru Komunitatean enplegua sortu eta mantentzea lehenetsiko da.

ENPRESAKO KONTRATU MUGAGABEEN KOPURUA (2014-2015 KONPARAZIO TAULA, ABENDUAREN 31KO DATUEKIN)

PUNTUAK

Kopurua gutxitu bada

0

Plantilla sendotu bada, edo %5 edo gutxiago handitu

5

%5 baino gehiago handitu

10

(Elkarteko enpresak tarte desberdinetan badaude, batezbesteko aritmetikoa kalkulatuko da, horrela elkartearen puntuazioa lortzeko).

–4. irizpidea: Enpresek Talentuaren PIN Bankuaren barnean dauden pertsonak kontratatzea (www.blogpin.es) edo enpresek parte hartu izana entitate hartzaile gisa Nafarroako Nazioarteko Planaren Nazioarteko Praktiken Programan.

KONTRATATUTAKO EDO PRAKTIKETAN HARTUTAKO PERTSONA KOPURUA

PUNTUAK

Bat ere ez

0

Pertsona bat edo gehiago enpresako

5

(Elkarteko enpresak tarte desberdinetan badaude, batezbesteko aritmetikoa kalkulatuko da, horrela elkartearen puntuazioa lortzeko).

–5. irizpidea: enpresak emakumearen eta gizonen arteko berdintasunarekin duen konpromisoa. Eskumena duten entitateek hori dela-eta emandako ziurtagiri eta aitorpenak kontuan hartuko dira, indarrean badaude, 3 puntu arte. Kontuan hartuko dira, orobat, enpresak berdintasuna lortzeko ezarritako praktikak, behar bezala egiaztatuz gero, 1,5 puntu arte (esate baterako: erantzukizun partekaturako eta familia eta lana bateragarri egiteko neurriak izatea, web-orrian eta enpresa zabaltzeko edo sustatzeko iragarki eta dokumentu guztietan hizkera eta irudi ez-sexista erabiltzea, jazarpen sexualaren kasuetarako protokoloa, etab).

PLANEN EDO AINTZATESPENEN KOPURUA

PUNTUAK

Bat ere ez

0

Berdintasunean aurrera egiteko, enpresan ezarritako praktikak

1,5

Berdintasun plana, ziurtagiria edo aintzatespena

3

(Elkarteko enpresak tarte desberdinetan badaude, batezbesteko aritmetikoa kalkulatuko da, horrela elkartearen puntuazioa lortzeko).

2. ERANSKINA BIDAIARAKO DIRU-LAGUNTZEN ZENBATEKOA

Nazioartera elkarturik ateratzeko 2016ko diru-laguntzak

HERRIALDEA

DIRU-LAGUNTZAREN ZENBATEKOA

ALBANIA

980

ANGOLA

2.760

SAUDI ARABIA

1.960

ALJERIA

640

ARGENTINA

2.660

ARMENIA

1.640

AUSTRALIA

3.100

AZERBAIJAN

1.960

BANGLADESH

2.440

BIELORRUSIA

1.180

BOLIVIA

2.560

BOSNIA-HERZEGOVINA

860

BOTSWANA

2.720

BRASIL

2.500

BRUNEI

3.100

KAMERUN

1.700

KANADA (EKIALDEKO KOSTA)

1.800

KANADA (MENDEBALDEKO KOSTA)

2.280

TXAD

1.800

TXILE

2.880

TXINA

1.900

KOLONBIA

2.120

KONGO

2.760

HEGO KOREA

1.960

BOLI KOSTA

2.120

COSTA RICA

2.120

KROAZIA

980

KUBA

1.560

EKUADOR

2.120

AEB (ERDIALDEA)

1.820

AEB (EKIALDEKO KOSTA)

1.500

AEB (MENDEBALDEKO KOSTA)

2.340

EGIPTO

1.320

EL SALVADOR

2.120

ARABIAR EMIRERRIAK

1.620

ETIOPIA

1.780

FILIPINAK

2.520

GABON

2.120

GEORGIA

1.720

GHANA

2.120

GUATEMALA

2.120

GINEA BISSAU

1.560

GINEA KONAKRY

1.640

EKUATORE GINEA

1.800

HONDURAS

2.120

INDIA

2.500

INDONESIA

1.500

IRAN

2.120

IRAK

2.200

ISLANDIA

1.480

ISRAEL

1.320

JAMAIKA

2.000

JAPONIA

3.320

JORDANIA

1.800

KAZAKHSTAN

1.980

KENYA

1.960

KIRGIZISTAN

2.220

KUWAIT

2.080

LIBANO

1.480

LIBERIA

1.640

LIBIA

1.320

MADAGASKAR

2.940

MALAYSIA

2.000

MALAWI

2.660

MALI

2.080

MAURITANIA

1.320

MAROKO

600

MEXIKO

1.820

MOLDAVIA

1.320

MONGOLIA

2.780

NAMIBIA

2.700

NEPAL

2.720

NIKARAGUA

2.120

NIGERIA

1.320

ZEELANDA BERRIA

3.260

OMAN

1.960

PAKISTAN

2.160

PANAMA

2.120

PARAGUAI

2.600

PERU

2.600

PUERTO RICO

1.640

QATAR

1.780

AFRIKA ERDIKO ERREPUBLIKA

1.900

KONGOKO ERREPUBLIKA DEMOKRATIKOA

2.360

DOMINIKAR ERREPUBLIKA

1.480

ERRUSIA

1.660

SENEGAL

1.480

SERBIA-MONTENEGRO

980

SINGAPUR

2.700

SIRIA

1.480

SOMALIA

1.960

SRI LANKA

2.300

HEGOAFRIKA

2.020

THAILANDIA

2.360

TAIWAN

2.500

TUNISIA

700

TURKMENISTAN

2.280

TURKIA

1.240

UKRAINA

960

URUGUAI

2.760

UZBEKISTAN

1.920

VENEZUELA

2.120

VIETNAM

3.260

YEMEN

1.800

ZAMBIA

2.760

ZIMBABWE

2.740

HERRIALDEA

DIRU-LAGUNTZAREN ZENBATEKOA

NORVEGIA

1.100

SUITZA

920

ALEMANIA

740

AUSTRIA

980

BELGIKA

660

BULGARIA

1.480

ZIPRE

1.140

DANIMARKA

740

ESLOVAKIA

900

ESLOVENIA

860

ESTONIA

1.000

FINLANDIA

860

FRANTZIA

780

GREZIA

900

HUNGARIA

1.140

IRLANDA

700

ITALIA

740

LETONIA

620

LITUANIA

860

LUXENBURGO

780

MALTA

1.140

HERBEHEREAK

800

POLONIA

1.140

PORTUGAL

540

ERRESUMA BATUA

700

TXEKIAR ERREPUBLIKA

1.140

ERRUMANIA

600

SUEDIA

980

3. ERANSKINA GASTU HAUTAGARRIEN XEHETASUNA

Nazioartera elkarturik ateratzeko 2016ko diru-laguntzak

Diru-laguntzaren xede izan daitezkeen gastutzat joko dira soilik taldeko enpresek izandakoak. Hau da, beren izenean fakturatuta egon behar dute, eta berek ordainduta.

1. Elkartearen nazioartekotze planaren diseinua.

Diruz laguntzen ahal da kanpoko aholkularitzaren kontratazioa, diagnostikoa egiteko eta nazioartekotze plana prestatzeko elkartearentzat berarentzat. Plan horretan lankidetzan lortu nahi diren helburuak zehaztuko dira, baita merkatu zehatz batean proposatutako helburuak lortzeko egin beharreko estrategiak eta jarduerak ere. Atzerriko merkatu batean bere jarduera hasi nahi duten elkarteek jaso dezakete gastu honetarako diru-laguntza. Ezin dituzte gastu horiek eskatu aurreko urteetan deialdi honetara eskabidea aurkeztu duten elkarteek, merkatu zehatz baterako bada edo merkatu horretan lanean ari badira, diru-laguntzarik eskatu ez badute ere.

2. Entitate sustatzailearen gastuak.

Entitate sustatzaileak fakturatutako gastuak, proiektuaren kudeatzaile lanak egiten dituen pertsonaren soldata gisa, proiektuan taldea koordinatu, bultzatu eta sustatzeko lanengatik. Proiektuaren kudeatzailearen soldata da, proiektuari emandako denboraren arabera, nominak jasoak, proiektuari emandako denboraren arabera. Nominen, TCen eta “Kudeatzaileak proiekturako emandako orduak” izeneko 4. eranskinaren bidez justifikatuko da emandako denbora hori. Baldin eta enpresa sustatzailea enpresaburu autonomo bat bada eta bat baldin badator proiektuko kudeatzailearen irudiarekin, eta ordainsaria ez bada nomina batean jasotzen, taldeko enpresen eta entitate sustatzailearen arteko lankidetza hitzarmenak adierazi beharko du orduko zer zenbateko ordainduko duten enpresek edo zenbateko globala, enpresek entitate sustatzaileari ordaindu beharrekoa elkarteko kudeatzailearen lanarengatik.

3. Kudeatzaileak egindako bidaien gastuak.

Proiektua gauzatzeko taldeko kudeatzaileak egin beharreko bidaiak dira.

Taldeko kudeatzaileak Espainiatik kanpora egindako joan-etorrietako eta ostatu hartzeko gastuen %100 bilduko da, destinoko herrialdeari dagokion bidaiarako diru-laguntza muga izanik. Ez dira joan-etorrietako gastutzat hartuko barruko joan-etorriak.

Salbuespenak:

Bidaia batean herrialde batera baino gehiagotara joaten denean, babestuko den gastua izanen da herrialderik urrunenaren bidaiarako diru-laguntza.

Bidaiaren distantzia 250 km.-tik beherakoa denean abiapuntutik destinora eta enpresak ez duenean gaua ematen destinoan, babestu beharreko gastua izanen da destinoko herrialdeari esleitu zaion bidaiarako diru-laguntzaren erdia.

4. Taldeko enpresen bidaien gastuak.

Proiektuari atxikitako enpresa bakoitzaren ordezkariek proiektua gauzatzeko egin behar dituzten bidaiak. Zeregin eta enpresa bakoitzeko pertsona bakar baten bidaia finantzatuko da (enpresa bereko zenbait lagunek egiten badute bidaia berbera, bakar batena finantzatuko da).

Behar bezala justifikatutako lan programa baten arabera egin beharko da bidaia (bilerak, elkarrizketak, etab.).

Enpresaren ordezkariak Espainiatik kanpora egindako joan-etorrietako eta ostatu hartzeko gastuen %100 bilduko da, destinoko herrialdeari dagokion bidaiarako diru-laguntza muga izanik. Ez dira joan-etorrietako gastutzat hartuko barruko joan-etorriak.

Enpresako bi pertsona batera destino eta egun berberetan daudenean, bidaia-poltsa bakar bat izanen da.

Salbuespenak:

Aurreko puntuan adierazitako salbuespenak aplikatuko dira.

5. Bezeroen edo bezerogaien bidaiak.

Proiektuan zehazten diren herrialdeetako preskriptoreen, egungo bezeroen edo bezerogaien bidaiak, taldeko enpresak bisitatzeko.

Bezeroa den enpresak edo preskriptoreek jatorrizko herrialdetik Espainiara egindako joan-etorrietako eta ostatu hartzeko gastuen %100 bilduko da, jatorrizko herrialdeari dagokion bidaiarako diru-laguntza muga izanik.

Horrez gain, bisita horrekin zuzeneko zerikusia duten antzeko jarduerak biltzen ahalko dira (barruko lekualdaketak eta aretoen alokairua), helburu jakin batzuk lortzeko asmoz.

6. Baterako sustapenerako gastuak.

Taldea kanpoan batera sustatzea helburu duten katalogoak, liburuxkak, kartelak, karpetak eta bestelako materiala, inprimatua zein ikus-entzunezkoa, prestatu eta berrinprimatzea.

Taldearen web orria diseinatzea eta/edo aldatzea edo handitzea, Interneteko merkataritzako ataletan produktuak saltzeko taldeari alta emateko kostua, erregistroa eta domeinua barne.

Sustapen ekintzak eta/edo ekintza komertzialak Interneten bidez.

Sustapen ekintzekin lotuta dauden testuak itzultzeko gastuak.

Material hori guztia eta sustapen ekintzak esportaziorako baino ez dira erabiliko, eta atzerriko hizkuntza batean gutxienez editatu beharko da.

(Oharra: enpresek egiten dituzten gastu kofinantziatu guztiek Nafarroako Nazioarteko Planaren eta EGEFen logoa eraman behar dute, eta, horretaz gain, haiek egin direla frogatu eta/edo grafikoki jaso behar da. Bi logotipoak web orritik jaitsi daitezke www.planinternacional.navarra.es “¿Qué es?” atalaren barnean, “deskargak” azpiatalean).

7. Ferietan eta bestelako ekitaldietan erakusketa batera egitea.

Kanpoko feria edo kongresu sektorialetan parte hartzea, taldea erakusketari joaten denean.

Ondorengo kontzeptuengatik sar daitezke gastuak:

  • Inskripzio eskubideak.
  • Lekua errentan hartzea.
  • Feriako katalogoan sartzeko kostua.
  • Dekorazioa.
  • Erakustokia mantentzeko gastuak.
  • Azafatak eta interpreteak.
  • Enpresa bakoitzaren bidaiarako diru-laguntza.
  • Proiektuaren kudeatzailearen bidaiarako diru-laguntza.

Baztertutako kontzeptuak:

  • Dietak.
  • Aduanako gastuak.
  • Sustapenerako produktua eta materiala garraiatzea.

OHARRA: enpresek egiten dituzten gastu kofinantziatu guztiek PIN logoa eraman behar dute, eta, horretaz gain, haiek egin direla frogatu eta/edo grafikoki jaso behar da.

Enpresak azoketara bidaiatzen direnean, helburuko merkatu batera joateko bidaiatzat hartuko da.

8. Aholkularitza espezializatua kontratatzea.

Xedeko herrialdean jasotzen den aholkularitzaren kostua, taldearen ekintza planean bildutako helbururen bat lortzeko.

Zehazki, gastu hauek izaten ahal dute diru-laguntza:

  • Aholkularitza juridikoa: merkataritza, zerga, administrazio eta lan arlokoa.
  • Kontabilitateko eta finantzetako aholkularitza.
  • Negozioko aholkularitza eta nazioarteko marketina. Atal honetan ez zaio diru-laguntzarik emanen informazio bilketari, ezta merkatua hautatzeko kontsultaritzari ere.
  • Kanpoan kokatzeko, langileak hautatzen espezializatutako enpresen kontratazioa.
  • Aholkularitza kontratatzea homologazio eta ziurtapenen gaietarako.

9. Destinoko herrialdean guztien artean lokalak alokatzea haien arteko jarduera egiteko (hornitzeko zentroa, saldu ondoko zerbitzua, biltegia, tailerrak eta abar).

10. Taldeko enpresek kanpoko merkatu objektiboaren eskaerei asetzeko egiten dituzten produktuen prototipoek edo lankidetzazko prozesuek sortutako gastuak. Kanpoko kontratazioetarako eta materialak erosteko gastuak barne daude, baita prototipoa egiteko beharrezkotzat hartzen diren beste batzuk ere.

Iragarkiaren kodea: F1605636