1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
137/2016 FORU AGINDUA, maiatzaren 3koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, gehikuntza bat onesten duena urriaren 20ko 98/2015 Foru Aginduaren aurrekontu kredituaren baimenean; haren bidez, laguntzak emateko indarra izanen duten arauak erregulatzen dira abeltzaintzako baliabide genetikoak kontserbatzeko, Nafarroako azienda hazleen elkarteei sostengu emanez.
Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren urriaren 20ko 98/2015 Foru Aginduaren bidez, 2015eko deialdia onetsi zen (2015eko 217. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 2koa). Foru agindu horretan laguntzak emateko arauak erregulatzen dira abeltzaintzako baliabide genetikoak kontserbatzeko Nafarroako azienda hazleen elkarteei sostengu emanez.
Laguntza lor zezaketen elkarte guztien eskaerak jaso eta erregistraturik, eta aurkeztutako dokumentazioa berrikusi eta aipatu foru aginduan ezarritako beharkizunak betetzen ote ziren ikusteko beharrezko egiaztapenak egin ondoren, frogatu egin zen laguntza eskatua zuten arraza autoktonoko aziendaren hazleen 8 elkarteek eskatzen zitzaizkien baldintzak betetzen zituztela. Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren abenduaren 1eko 533/2015 Ebazpenaren bidez, laguntza eman zitzaion haietako bakoitzari, eta diru-laguntzaren xedeko gastuei dagozkien fakturak eta frogagiriak aurkeztu beharra jarri zen ordaintzeko baldintza gisa.
“Abeltzain elkarteak, LGP LGENF 2014-2020” izeneko laguntza horri dagokion kontu-sailak 400.000 euro zituen, nahikoa ez dena aurkeztutako eskaerei erantzuteko deialdiaren 9.4 artikuluan aurreikusitako adierazleak aplikatuta; izan ere, laguntza, guztira, 458.118,60 eurokoa da 8 elkarte horientzat aipatu adierazleak aplikatuz gero.
Azaldutakoarekin bat, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1.g) artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
AGINDU DUT:
Artikulu bakarra.–Gehikuntza, urriaren 20ko 98/2015 Foru Aginduaren aurrekontuko baimenean; haren bidez, laguntzak emateko indarra izanen duten arauak erregulatzen dira abeltzaintzako baliabide genetikoak kontserbatzeko, Nafarroako azienda hazleen elkarteei sostengu emanez.
58.118,60 euroko gastu gehikuntza onesten da 2016ko gastuen aurrekontuko “Abeltzaintza elkarteak, LGP LGENF 2014-2020” izeneko 710004 71310 4819 412200 kontu-sailaren kargura.
Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.
Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.
Iruñean, 2016ko maiatzaren 3an.–Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilaria, Isabel Elizalde Arretxea.
Iragarkiaren kodea: F1605789