97. ALDIZKARIA - 2016ko maiatzaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

673/2016 EBAZPENA, maiatzaren 5ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana, zeinaren bidez deialdiak onesten baitira bi izangai-zerrenda egiteko, hautaketa-proben bidez, A mailako Teknikaria lanpostua betetzeko, Nafarroako Unibertsitate Publikoan sortzen diren beharrak betetzeko, bat aldi baterako kontratazioak egiteko, eta bestea prestakuntzarako, zerbitzu berezietako egoeran.

Nafarroako Unibertsitate Publikoak Ikerketa Zerbitzuan gaur egun dauzkan langileen beharrak kontuan harturik, bidezkoa da deialdiak egitea bi izangai-zerrenda egiteko, hautaketa-proben bidez, Teknikaria (euskara) A mailako teknikari lanpostua betetzeko, bat lanpostu hori aldi baterako kontratatuaren bidez betetzeko, eta bestea prestakuntzarako, zerbitzu berezietako egoeran.

2014ko azaroaren 25eko Gobernu Kontseiluaren Erabakiak, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazio eta Zerbitzuetako funtzionarioen prestakuntza eta lanbide-hobekuntza arautzen duenak, xedatzen du ezen, Nafarroako Unibertsitate Publikoak, aldi baterako kontratazioa egin baino lehen, bete nahi dituen lanpostuak eskainiko dizkiela bere funtzionarioei, horretarako dagozkion hautaprobetarako deialdia eginez.

2014ko azaroaren 25eko Gobernu Kontseiluaren Erabakiak, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazio eta Zerbitzuetako funtzionarioen prestakuntza eta lanbide-hobekuntza arautzen duenak, ezartzen duenarekin bat etorriz, eta 2014ko azaroaren 25eko Gobernu Kontseiluaren Erabakiak, Nafarroako Unibertsitate Publikoko langileen administrazio araubidearen araberako kontratazioa arautzen duenak, ezartzen duenarekin bat etorriz.

Ikusirik Langileen Kudeaketa Ataleko buruak egin duen txostena, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak ontzat eman duena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak, errektoretza-taldearen egitura orokorra onetsi eta bere funtzioak zehazteko ekainaren 24an eman zuen 1042/2015 ebazpenaren bidez, eskuordetu dizkidan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

Lehena.–Deialdiak onestea, bi izangai-zerrenda egiteko, hautaketa-proben bidez, Teknikaria, A mailako lanpostua betetzeko, bat aldi baterako kontratazioak egiteko, eta bestea prestakuntzarako, zerbitzu berezietako egoeran, Nafarroako Unibertsitate Publikoan sortzen diren beharrak betetzeko.

Bigarrena.–Hautaketa-proben deialdiak arautuko dituzten oinarriak, Ebazpen honekin batera doazenak, I. Eranskinean, onestea.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Laugarrena.–Ebazpen honek, Unibertsitateei buruzko 2001eko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 6.4 artikuluak xedatzen duenaren arabera, administrazio bidea agortzen du, eta bere aurka, zilegi da aukerako berraztertze errekurtsoa errektorearen aurrean, hilabeteko apean, edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako arlo bereko epaitegietan, bi hilabeteko epean, biak ere, ebazpen hau jakinarazi, eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2016ko maiatzaren 5ean.– Kudeatzailea, Joaquín Romero Roldán.

I. ERANSKINA

OINARRIAK

Honako hauek zuzenduko dituzte deialdiak: 2014ko azaroaren 25eko Gobernu Kontseiluaren Erabakiak, Nafarroako Unibertsitate Publikoko administrazio eta zerbitzuetako langileak administrazio araubidearen araberako kontratazioa arautzen duenak (2014ko abenduaren 15eko Nafarroako Aldizkari Ofiziala), eta 2014ko azaroaren 25eko Gobernu Kontseiluaren Erabakiak, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazio eta Zerbitzuetako funtzionarioen prestakuntza eta lanbide-hobekuntza arautzen duenak (2014ko abenduaren 15eko Nafarroako Aldizkari Ofiziala), deialdi honetako oinarriek eta aplikagarriak diren gainerako araudi guztiek.

I.–Deialdia, A mailako Teknikari lanpostua betetzeko aldi baterako kontrataziorako izangai zerrenda bat egiteko

Lehena.–Deialdi honen xedea da izangai zerrenda bat egitea, hautaproben bidez, A mailako teknikariaren lanpostua betetzeko, Ikerketa Zerbitzuan, baita geroago Nafarroako Unibertsitate Publikoan oro har, sortzen diren beharrei aurre egin ahal izateko.

Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda hau subsidiarioa izango da 2014ko azaroaren 25eko Gobernu Kontseiluaren erabakiak, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazio eta Zerbitzuetako funtzionarioen prestakuntza eta lanbide-hobekuntza arautzen duenak, ezartzen duenaren babesean egiten den beste edozein funtzionario-zerrendaren aurrean.

Bigarrena.–Izangaien betekizunak.

2.1. Deialdian onartuak izateko, izangaiek eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Espainiako herritarra izatea edo Europar Batasuneko estaturen batekoa izatea edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiar Estatuak berretsitako nazioarteko itunen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzekoa zaion estaturen batekoa.

Halaber, Espainiako, Europar Batasuneko estatuetako eta aipatu nazioarteko itunak aplikatzen diren eremuko estatuetako herritartasuna dutenen ezkontideek parte hartzeko aukera dute, betiere zuzenbidearen arabera bananduta ez badaude; herritartasuna duenaren ondorengoek eta haren ezkontidearen ondorengoek ere parte hartzeko aukera dute, zuzenbidearen araberako banaketarik ez dagoenean, baldin eta 21 urtetik beherakoak badira edo, adin horretatik gorakoak izanda ere, gurasoen kontura bizi badira.

b) Hamasei urte beteta edukitzea, eta nahitaezko erretirorako gehieneko adina beteta ez edukitzea.

c) Gradu, lizentziadun. goi mailako ingeniari edo arkitekto titulua edo haren baliokidea edukitzea, edo, bestela, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, titulua erdiesteko eskubideak ordaindu izanaren egiaztagiria.

Atzerrian erdietsitako titulazioak badira, aipatutako egunean izangaiak eskuan izan beharko du homologazioaren egiaztagiria, edo baliokidetzearena, hala badagokio. Betekizun hori ez zaie aplikatuko, lanbide arautuen eremuan, Erkidegoko Zuzenbideko xedapenen arabera, beren kualifikazio profesionala lortu duten izangaiei.

d) Dagozkien eginkizunak betetzeko gaitasun fisikoak eta psikikoak edukitzea.

e) Eginkizun publikoetarako desgaitua edo gabetua ez egotea, eta administrazio publiko baten zerbitzutik bereizia ez izatea.

Espainiakoa ez beste nazionalitatea dutenek ere, diziplina-zehapen edo zigor kondenaren bidez beren estatuetako funtzio publikoetan aritzeko gabetuta ez egotearen zinpeko aitorpena aurkeztu beharko dute.

2.2. Oinarri honetan ezarritako baldintzak eskaerak aurkezteko epea bukatzen denean bete behar izateaz gain, hautapen prozedurak edota, kontratazio-epeak dirauen bitartean ere bete beharko dira.

Hirugarrena.–Hautaketarako prozesuaren garapena eta balioespena.

Hautaketarako prozesua ebazpen honek onesten dituen bi deialdietako arau komunek ezartzen dutenaren arabera burutuko da.

Laugarrena.–Izangaien deia behin-behineko kontrataziorako.

Izangaien deia, eta hala badagokio, kontratazioa, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategineko 1993ko abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 88. artikuluak eta ondorengoek ezartzen dutenarekin, eta deialdi honetako oinarriek ezartzen dutenarekin bat etorriz, 2014ko azaroaren 25eko Gobernu Kontseiluaren Erabakiak, Nafarroako Unibertsitate Publikoko administrazio eta zerbitzuetako langileak administrazio araubidearen araberako kontratatzea arautzen duenak, ezartzen duenarekin bat etorriz, eta aplikagarriak diren gainerako araudiek ezartzen dutenarekin bat etorriz egingo da.

Deia egiteko, kontuan hartuko da, halaber, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategineko Zapigarren Xedapen Gehigarriko 4. atalak ezartzen duena, zeinean arautzen baitira desgaitasunen bat daukaten pertsonen enplegurako sarrera Nafarroako Unibertsitate Publikoetan. Horretarako, % 33ko edo gehiagoko desgaitasun aitortua daukaten izangaiek desgaitasuna egiaztatu beharko dute, organo eskumendunak horretarako egindako dokumentuaren kopiaren bidez.

II.–Deialdia, A mailako teknikaria prestakuntzarako, zerbitzu berezietako egoeran, kontratatzeko izangai zerrenda egiteko

Lehena.–Deialdi honen xedea da izangai zerrenda bat egitea, hautaproben bidez, A mailako teknikariaren lanpostua betetzeko Ikerketa Zerbitzuan, baita geroago Nafarroako Unibertsitate Publikoan oro har, sortzen diren beharrei aurre egin ahal izateko.

Bigarrena.–Izangaiek bete beharrekoak.

2.1. Lehiaketan onartuak izateko, izangaiek eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, ondoko baldintzak bete beharko dituzte:

a) Nafarroako Unibertsitate Publikoko administrazio eta zerbitzuetako funtzionarioa izatea, eta B, C, D edo E maila edo multzokoa izatea.

b) Lanpostuan zerbitzu ematen hiru urteko antzinatasuna izatea, gutxienez.

c) Ez egotea eszendentzian, ez bada eszedentziak lanpostua erreserbatzeko eskubidea ezartzen duela.

d) Gradu, lizentziadun. goi mailako ingeniari edo arkitekto titulua edo haren baliokidea edukitzea, edo, bestela, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, titulua erdiesteko eskubideak ordaindu izanaren egiaztagiria. Titulazio hori ez da izango jardun aktiboan egiteko behar duena, beste bat baizik.

Atzerrian erdietsitako titulazioak badira, aipatutako egunean izangaiak eskuan izan beharko du homologazioaren egiaztagiria, edo baliokidetzearena, hala badagokio.

2.2. Oinarri honetan ezarritako baldintzak eskaerak aurkezteko epea bukatzen denean bete behar izateaz gain, hautapen prozedurak edota, prestakuntza-epeak dirauen bitartean ere bete beharko dira.

2.3. Aurretik aipatu baldintzak betetzen dituzten funtzionarioek ezin dute aldi berean parte hartu izangaien zerrenda osatzeko xedez aldi baterako kontratazioak egiteko deialdian, eta zerbitzu berezietako egoeran, prestakuntzarako deialdian.

Hirugarrena.–Hautaketarako prozesuaren garapena eta balioespena.

Hautaketarako prozesua ebazpen honek onesten dituen bi deialdietako arau komunek ezartzen dutenaren arabera burutuko da.

Laugarrena.–Prestakuntzako izangaien deia.

Izangaien deia, eta hala badagokio, prestakuntzarako zerbitzu berezietako egoeran daudelako aitorpena, 2014ko azaroaren 25eko Gobernu Kontseiluaren erabakiak, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazio eta Zerbitzuetako funtzionarioen prestakuntza eta lanbide-hobekuntza arautzen duenak ezartzen duenarekin bat etorriz, deialdi honetako oinarriek ezartzen dutenarekin bat etorriz eta aplikagarriak diren gainerako araudiek ezartzen dutenarekin bat etorriz egingo da.

III.–Bi deialdietako arau komunak

Lehenengoa.–Eskabideak aurkezteko epea.

Bi deialdietan parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea hamabost egun baliodunekoa izango da, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

Bigarrena.–Eskabideak.

2.1. Parte hartzeko eskabideak Nafarroako Unibertsitate Publikoko Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira (Arrosadiko campusa, 31006 Iruñea / Tuterako campusa, Tarazona etorbidea z/g 31500 Tutera), edo, bestela, 1992ko azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko legearen 38.4 artikuluan ezarritako moduetako batean.

Eskaera posta bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal irekian egingo da, posta zerbitzuko langileak, ziurtatu aurretik, data eta zigilua jar ditzan, eta ondoren egiaztatu eta bidali Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Erregistrora (Arrosadiko campusa, z/g, 31006 Iruñea).

2.2. Eskabideak III. eranskineko ereduari egokituko zaizkio, aldi baterako kontrataziorako izangaien kasuan, eta IV. eranskinekoari, prestakuntzako izangaien kasuan. Eskabide eredua interneten bidez lortzeko aukera dago helbide hauen bidez:

https://sedeelectronica.unavarra.es/sede/catalogo-de-procedimientos/todos/pruebas-selectivas-para-listas-de-contratacion (aldi baterako kontrataziorako izangaiak)

https://sedeelectronica.unavarra.es/sede/catalogo-de-procedimientos/todos/pruebas-selectivas-formacion (prestakuntzarako izangaiak, zerbitzu berezietako egoeran)

Eskabidean, parte hartzaileak adierazi beharko du eskaerak aurkezteko azken egunean eskaturiko baldintza guztiak betetzen dituela.

Parte hartzeko eskabidearekin batera, izangaiek Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia edo izangaiaren nortasuna eta nazionalitatea egiaztatzen duen dokumentuarena, eta hala badagokio, behin-behineko deialdiko 2.1.a) oinarriak eskatzen dituen naziotasun eta ahaidetasun baldintzak egiaztatzen dituenarena.

Ikerketa Zerbitzuko A mailako teknikari lanpostua betetzeko deitzen dituzten izangaiek bakarrik aurkeztu beharko dute dagokien deialdiko titulazio-betebeharrak betetzen dituztela egiaztatzen duen dokumentazioa, eta hori kontratua gauzatzen denean edo prestakuntzarako zerbitzu berezien egoeran daudela deklaratzen dituztenean egingo dute.

2.3. Desgaitasun aitortua daukaten izangaiek, eskabidearekin batera, desgaitasuna egiaztatzen dien dokumentua aurkeztu beharko dute, organo eskudunak emandakoa. Halaber, modua izango dute ariketak egiteko denboren eta baliabideen egokitzapenak eskatzeko, eta hala adierazi beharko dute eskabidean. Orri bereizi batean (III. Bis eranskina) adierazi beharko dute nolako ezgaitasuna duten eta zein egokitzapen eskatzen duten.

Hirugarrena.–Izangaiak onartzea.

3.1. Behin behineko zerrendak.

Eskabideak aurkezteko epea igaro eta gero, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak ebazpen bat emango du, Unibertsitateko iragarki oholean (Iruñeko campuseko Soforak eraikina) eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren web-orrialdean (www.unavarra.es/servicioRRHH/empleo-publico/pas) argitaratuko dena, eta onetsi diren deialdi hauetako onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrendak onetsiko ditu.

Baztertutako edo azaldu gabeko izangaiek, behin-behineko zerrenda argitaratu eta hurrengo 10 egun balioduneko epean, zilegi dute erreklamazioa egin eta, akatsen bat badago, akatsak zuzentzea. Aipatutako epean zerrendetan agertzen ez direla aurka alegatu eta onartuen zerrendan egoteko eskubidea justifikatzen ez duten edo akatsa zuzentzen ez duten izangaiak behin betiko baztertuko dituzte hautaketa probatik.

Baztertutako izangairik ez badago, onartutako izangaien zerrendak behin betikotzat hartuko eta onetsiko dira.

3.2. Behin betiko zerrendak.

Erreklamazioak aurkezteko epea igarota eta haiek ebatzi eta gero, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak ebazpena egingo du, Unibertsitateko iragarki oholean (Iruñeko campuseko Soforak eraikina) eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren web-orrialdean (www.unavarra.es/servicioRRHH/empleo-publico/pas) argitaratuko dena, eta onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrendak onetsiko ditu. Ebazpen honetan jakinaraziko da noiz eta non egingo den oinarri hauetan aipatzen den hautaproba.

Hautaketa probarako onartuen zerrendak egoteak ez du esan nahi, inola ere, Unibertsitateak aitortzen duenik izangaiek deialdiko oinarrietan eskatzen diren baldintzak betetzen dituztela. Aurkeztutako dokumentazioa edo Unibertsitatearen eskura dagoena aztertuta, ikusten bada izangairen batek ez daukala eskatzen diren tituluetakoren bat, deialdian parte hartzetik erator litezkeen eskubide guztiak bertan behera geratuko dira.

3.3. Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak argitaratzearekin, interesdunei egin beharreko jakinarazpena egin dela joko da, 1992ko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59. artikuluak xedatzen duenarekin bat etorriz.

Laugarrena.–Probak

4.1. Ebazpen honek onetsi dituen deialdietako hautaketa-prozesuak bi parte edukiko dituen proba baten bidez egingo da:

–Lehen partea: erantzuteko hainbat aukera dituzten galderen zerrenda bat izango da, eta galdera bakoitzarentzat erantzun bakarra izango da balioduna. Galderak deialdi honen Eranskinean ezarririko gaitegiari buruzkoak izango dira. Huts egindako erantzunak modu negatiboan balioetsiko dira.

–Bigarren partea: idatziz garatu beharreko galderak erantzungo dira, edo Eranskineko gaitegiari buruzko kasu praktikoak.

Bi parteak baztertzaileak izango dira, eta baztertuta geratuko dira parte bakoitzean gehieneko puntuazioaren erdia lortzen ez duten izangaiak. Zuzenketa pliken bidez egingo da, eta bi zatien probak egun berean egingo dira, elkarren segidan. Epaimahaiak soilik zuzenduko du lehen zatia gainditu duten izangaien bigarren zatia.

4.2. Epaimahai kalifikatzaileak finkatuko eta jakinaraziko du hautaketa probaren gehieneko iraupena zenbateko izango den, probak egin baino lehenago.

Zerrendetan egoteko, izangaiek probaren bi parteak gainditu behar dituzte.

4.3. Hautaprobarako deialdia deitze bakar baten bidez egingo da, eta izangaiek egon beharko dute epaimahai kalifikatzaileak esan duen tokian, egunean, eta jardunak hasteko ezarri duen orduan. Izangaiek Nortasun Agiri Nazionala, IFZ, pasaportea edo gidabaimena eraman beharko dute. Probatik kanpo geldituko dira beren nortasuna esandako dokumentuen bidez egiaztatzen ez dutenak, edo agertzen ez direnak.

4.4. Desgaitasun aitortua izanik, eskabidean eskaera egin duten izangaientzako, ariketak egiteko behar diren denbora eta baliabideetan izan litezkeen egokitzapenak ezarriko dira hautaprobak garatzeko.

Bosgarrena.–Epaimahai kalifikatzailea.

5.1. Honako hauek izango dira Epaimahaiko kideak:

Batzordeburua: Benigno López Gómez jn., Ikerketa Zerbitzuko zuzendaria.

Epaimahaiburu ordezkoa: Pedro Ardaiz Labairu jauna. Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendaria.

Epaimahaikidea: Don Ignacio Casado Redín, Ikerketa Zerbitzuari atxikiriko O.L. teknikaria.

Epaimahaikide ordezkoa: José Antonio Marañón Oricain jn., Langileen Kudeaketa Ataleko burua.

Epaimahaikidea: María Sauleda Munárriz and. Kontu-hartzailea

Epaimahaikide ordezkoa: José Javier Pérez Urdánoz jauna, Ekonomia Gaietarako Zerbitzuaren zuzendaria.

Epaimahaikidea: Ordezkari bat Nafarroako Unibertsitate Publikoko administrazio eta zerbitzuetako langileena, Administrazio eta Zerbitzuetako Langileen Batzordeak izendatua.

Epaimahaikide ordezkoa: Ordezkari bat Nafarroako Unibertsitate Publikoko administrazio eta zerbitzuetako langileena, Administrazio eta Zerbitzuetako Langileen Batzordeak izendatua.

–Epaimahaikide-idazkaria: Iosu García Fernández jauna, Jakintza Bestetaratzeko Ataleko burua.

–Ordezko epaimahaikidea-idazkaria: Cristina Abaurrea Arizmendi andrea, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Aholkularitza Juridikoko Ataleko burua.

5.2. Epaimahaiko kideek ez dute parte hartuko, eta organo dei-egileari jakinaraziko diote, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 1992ko azaroaren 26ko 30/1992 Legean parte ez hartzeko aipatzen diren egoeretakoren batean baldin badaude.

Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, aipatu egoera horietako bat gertatzen denean.

Baldin eta, legeak ezartzen dituen abstentziorako edo errekusaziorako arrazoiak gertatzen badira, eta epaimahaiaren osaera aldatzen bada, hau jendaurrean jakinaraziko da, onartutako eta baztertutako izangaien zerrendekin batera.

5.3. Epaimahaia hautaprobak hasi baino lehen eratu beharko da.

Epaimahai kalifikatzailearen eraketak eta jardunak balio izan dezaten, gutxienez kide guztien gehiengo osoa beharko da. Epaimahaiaren eraketak eta jardunak balio izateko, mahaiburuak eta mahaikide idazkariak edo haien ordezkoek egon behar dute bertan.

5.4. Deialdi honetako arauak interpretatzeak eta aplikatzeak sorrarazitako zalantzak Epaimahaiaren gehiengoak ebatziko ditu, eta hautaprobak aurrera egin ahala deialdian aurreikusten ez diren eta sor litezkeen auziak ebazteko neurriak hartuko.

5.5. Epaimahai kalifikatzaileak aukera izango du aholkulari adituak sartzeko hautaprobarako. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoen esparrura mugatuko dute lankidetza.

5.6. Jakinarazpenak egiteko eta bestelako gorabeheretarako, Epaimahaiaren egoitza Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazio eta Kudeaketa eraikina izango da.

Seigarrena.–Gainditu dutenen zerrenda.

6.1. Hautaproba bukatzen denean, Giza Baliabideen Zerbitzuak argitaratuko ditu, Unibertsitatearen iragarki oholean (Iruñeko campuseko Soforak eraikinean) eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko webgunean (www.unavarra.es/servicioRRHH/empleo-publico/pas), honako zerrenda hauek, bereizirik:

–Aldi baterako kontratazioaren deialdia gainditu duten izangaien zerrenda, lortutako puntuazio osoaren hurrenkeran. Deia egiteko salbuespenei dagokienez, 2014ko azaroaren 25eko Gobernu Kontseiluaren Erabakiak, Nafarroako Unibertsitate Publikoko langilean administrazio araubidearen araberako kontratazioa arautzen duenak, bere 8. artikuluan ezartzen duenari jarraituko zaio.

Puntuazioetan berdinketak egonez gero, hautaprobaren bigarren zatian puntuaziorik handiena lortzen dutenek irabaziko dute. Berdinketak irauten badu, zozketa egingo da berdinduta dauden izangaien artean. Zozketan atera den pertsonaren izena eta deituretatik abiatuz, gainerako berdinketa guztiak deituren alfabeto hurrenkeraren arabera ebatziko dira. Zozketaren emaitzak jendaurrean jakinaraziko dira Nafarroako Unibertsitate Publikoaren webguneko deialdian.

–Prestakuntza zerbitzu berezietako egoeran egiteko deialdia gainditu duten izangaien zerrenda, erdietsi duten puntuazio osoaren hurrenkeran.

Puntuazioetan berdinketak egonez gero, hautaprobaren bigarren zatian puntuaziorik handiena lortzen dutenek irabaziko dute. Berdinketak irauten badu, deialdiak ezartzen duen eskabideak aurkezteko epea amaitzen denean, antzinatasun handiena daukan izangaiaren alde ebatziko da.

6.2. Epaimahaiak Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileari igorriko dizkio arau honek aipatzen dituen zerrendak, onets ditzan, hautaproben espediente osoarekin batera.

Zazpigarrena.–Izangaien zerrendak.

7.1. Behin betiko zerrendak.

Hautaproben espediente osoa jaso eta gero, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak ebazpena emango du izangaien zerrendak onartzeko, eta hauek Nafarroako Unibertsitate Publikoaren webgunean argitaratuko dira (www.unavarra.es/servicioRRHH/empleo-publico/pas).

7.2. Deia.

Arau honek aipatzen dituen zerrendetan dauden izangaien deia, ebazpen honek onartzen dituen deialdietako oinarriek ezartzen dutenarekin bat etorriz egingo da, eta kasu guztietan bermatuko da prestakuntzarako zerbitzu berezietako egoeran daudenek lehentasuna edukiko dutela aldi baterako kontrataziorako izangaiak direnen aurretik.

Deitutako izangaiek beren deialdietan eskatzen diren titulazio-baldintzak betetzen dituztela egiaztatzen duten dokumentazioa aurkeztu beharko dute, eta gradu, lizentziadun, goi mailako ingeniari, arkitekto edo baliokidetzat aitortu den tituluaren fotokopia kautotuak ekarriko dituzte, edo titulua ateratzeko eskubideak ordaindu izanaren ordainagiria. Titulua eskabideak aurkezteko epea amaitu baino lehenago lortua izan behar da.

Baldintza hauek betetzen ez dituztenak baztertuak izango dira hautaprobetatik, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzailearen ebazpenaren bidez, eta dagokien deialdian parte hartzetik erator litezkeen eskubide guztiak bertan behera geratuko dira.

Zortzigarrena.–Prestakuntzarako zerbitzu berezien egoeran aritzeko gehieneko denbora.

8.1. Lanpostu bat prestakuntzan betetzea onartzen dutenak arrazoi horregatik zerbitzu berezien egoeran daudela deklaratuko da, gehienez ere urte bateko aldirako hasiera batean, eta aldi hori urte bateko aldietan luzatzeko aukera izango da, gehienez ere sei urte bete arte. Prestakuntzarako zerbitzu berezien egoeran daudela deklaratzeko, aldi jakin baterako, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak ebazpen bat emango du.

8.2. Prestakuntzan sei urteko gehieneko epe hori bete eta gero, langile funtzionarioek automatikoki hasi beharko dute berriz ere zerbitzu aktiboan zerbitzu berezietan deklaratu zituztenean betetzen ari ziren lanpostuan, eta ezin izango dira berriz ere zerbitzu berezietan deklaratu arrazoi beragatik. Izendapen librearen edo behin-behineko izendapenaren bidez izendatutako lanpostu batetik badatoz, egoera amaitutzat joko da.

8.3. Hainbat prestakuntza zerrendatan daudenak, gehienez ere eta guztira sei urte egongo dira prestakuntzarako zerbitzu berezien egoeran.

8.4. Prestakuntzarako zerbitzu berezien egoera, hasierako deklarazioa eta bere luzapen guztiak barne, sei urtetik beherako aldi baterako bada, aldi horren amaieran, zerrendan dagokion lekua izango du berriz ere izangaiak.

Bederatzigarrena.–Errekurtsoak.

Deialdi honen aurka, haren oinarrien aurka eta beroriek aplikatzeko ekintzen aurka, Epaimahaiak egindakoak ez direnean, zilegi da ondoko errekurtsoetako bat, arau indardunekin bat etorriz:

a) Aukerako berraztertze-errekurtsoa errektorearen aurrean, hilabete bateko epean, aurkatutako egintza jakinarazten edo argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Justizia Auzitegi Gorenaren Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, aurkatutako egintza jakinarazten edo argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

Epaimahai kalifikatzaileak ematen dituen egintza eta ebazpenen kontra zilegi da gora jotzeko errekurtsoa, errektoreari zuzendua, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi, eta biharamunetik aurrera, hilabeteko epean.

II. ERANSKINA

Gaiak

1. gaia.–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Eraentza Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzkoa: Administrazio prozedura erkidea (IV. Titulua)

2. gaia.–Unibertsitateei buruzko 6/2001 Lege Organikoa: Unibertsitate Publikoen egitura (7.etik 11.erako artikuluak); Ikerketa Unibertsitatean (VII. Titulua)

3. gaia.–14/2011 Legea, ekainaren 1ekoa, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzari buruzkoa. II. Titulua (I. eta III. Kapituluak) eta IV. Titulua (II. Kapitulua)

4. gaia.–Ikerketa Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Ikerketa Batzordea, Ikerketa Taldeak, Erakundearen eta Enpresen Katedrak, Ikerketa Institutuak.

5. gaia.–LOUko 83. artikuluaren babesean kontratatutako jardunak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan nola kudeatzen eta arautzen diren.

6. gaia.–Unibertsitate publikoetan lortzen diren ikerketa-emaitzen babesa. Babes-moduak eta nola dauden arautuak, garapena eta kudeaketa Nafarroako Unibertsitate Publikoan.

7. gaia.–EBTak sortzea: Negozio-ideiak sortzea eta identifikatzea ikerketa-jardueratik abiatuta. Enpresa plana. Nafarroako Unibertsitate Publikoko EBTei buruzko Arautegia.

8. gaia.–Ikerketa zientifiko, tekniko eta berritzailearen Estatuko Plana 2013-2016: Estatuko Programak eta Azpiprogramak. Jarduera estrategikoak. Dibulgazio zientifikoa

9. gaia.–Estatuko Planaren laguntzekin finantzatzen diren ikerketa proiektuen kudeaketa: eskaerak, betetzea, jarraipena eta txostenak.

10. gaia.–Ikerketarako Giza Baliabideen laguntzen kudeaketa: doktoretza aurreko eta doktoretza ondorengo prestakuntza; mugikortasuna eta doktoreak hartzea

11. gaia.–Aurrekontuari buruzko kontzeptuak, sailkapen funtzionala, organikoa eta ekonomikoa. Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikerketa jardueren gastuak betetzeko araudia.

12. gaia.–Beren finantzazioa daukaten ikerketa jarduerak Nafarroako Unibertsitate Publikoan

13. gaia.–Europako finantzazio tresnak I+G+b jardueretarako: Europako Esparru Programak eta Horizonte 2020 programa eta lurraldeen arteko INTERREG lankidetza programa.

Oharra: Deialdi hau argitaratzen den egunean indarra duten arauei jarraituz eskatuko dira gai guztiak.

III. ERANSKINA

Kontratupeko langileen hautaprobetarako onarpen eskaera (PDF).

III. BIS ERANSKINA

Hautaprobak egiteko denbora tarteak eta/edo bitartekoak egokitzeko eskaera - desgaitasunen bat duten pertsonak (PDF).

IV. ERANSKINA

Hautaprobetan onartua izateko eskaera, zerbitzu berezien egoeran dauden eta prestakuntza nahi duten izangaientzat (PDF).

Behera kargatu beharreko fitxategiak PDF formatuan daude.

Iragarkiaren kodea: F1605833