1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
349/2016 EBAZPENA, apirilaren 21ekoa, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak emana, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiko zerbitzuko zuzendarien aldi baterako ordezkoak izendatzen dituena.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 41.3 artikuluak xedatzen duenez, zerbitzuko zuzendariak, ataleko buruak, bulegoko buruak eta beheragoko beste unitate batzuetako buruak hierarkikoki zer organoren mende dauden, horrek izanen du haien ordezkoak izendatzeko eskumena, berariazko araudirik ez badago. Hori aplikatuko da kargua hutsik dagoenean, titularrak kanpoan edo eri daudenean edo aldi baterako ezintasunen bat dutenean.
Artikulu horretako 6. atalaren arabera, ordezkoen izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, salbu kasu jakin batzuetarako izendatzen direnena.
Legezko agindu horrekin bat,
EBATZI DUT:
1.–Ingurumen Kalitatearen eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariaren kargua hutsik dagoenean, hura kanpoan edo gaixorik dagoenean edo beste ezintasun bat duenean, aldi baterako ordezkoak honako hauek izanen dira, hurrenez hurren:
a) Ikuskapen, Airearen Kalitate eta Klima Aldaketaren Ataleko burua.
b) Ingurumenaren gaineko Eragina Aztertzeko Ataleko burua.
c) Hondakinen Ataleko burua.
d) Kutsaduraren aurkako Aurreneurrien Ataleko burua.
2.–Mendi Zerbitzuko zuzendari kargua hutsik dagoenean, titularra kanpoan edo eri dagoenean edo ezintasun pertsonal bat duenean, aldi baterako ordezkoak honako hauek izanen dira, hurrenez hurren:
a) Oihanak Kudeatzeko Ataleko burua.
b) Ingurumena Zaintzeko Ataleko burua.
c) Oihan Plangintzarako Ataleko burua.
3.–Uraren Zerbitzuko zuzendariaren kargua hutsik dagoenean, hura kanpoan edo gaixorik dagoenean edo beste ezintasun bat duenean, aldi baterako ordezkoak honako hauek izanen dira, hurrenez hurren:
a) Ibaiak Lehengoratzeko Ataleko burua.
b) Ingurumenari buruzko Informazio eta Hezkuntzaren Ataleko burua.
c) Ur Baliabideen Ataleko burua.
4.–Biodibertsitatearen Zerbitzuko zuzendari kargua hutsik dagoenean, titularra kanpoan edo eri dagoenean edo ezintasun pertsonal bat duenean, aldi baterako ordezkoak honako hauek izanen dira, hurrenez hurren:
a) Ehiza eta Arrantza Ataleko burua.
b) Habitaten Ataleko burua.
5.–Ingurumenaren eta Lurraldearen Antolamenduaren Zerbitzu Juridikoko zuzendariaren kargua hutsik dagoenean, hura kanpoan edo gaixorik dagoenean edo beste ezintasun bat duenean, aldi baterako ordezkoak honako hauek izanen dira, hurrenez hurren:
a) Ingurumenaren Araubide Juridikoaren Ataleko burua.
b) Lurralde Antolamenduaren eta Hirigintzaren Araubide Juridikoaren Ataleko burua.
6.–Lurraldearen Antolamenduaren Zerbitzuko zuzendari kargua hutsik dagoenean, titularra kanpoan edo eri dagoenean edo ezintasun pertsonal bat duenean, aldi baterako ordezkoak honako hauek izanen dira, hurrenez hurren:
a) Udalen Hirigintza Planeamendurako Ataleko burua.
b) Kudeaketa, Koordinazio eta Lankidetza Ataleko burua.
c) Lurraldearen Antolamenduaren Ataleko burua.
d) Informazio Geografikorako Sistemak Kudeatzeko Ataleko burua.
7.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2016ko apirilaren 21ean.–Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusia, Eva García Balaguer.
Iragarkiaren kodea: F1604923