1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
38/2016 FORU AGINDUA, maiatzaren 11koa, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariak emana, José Miguel Gamboa Baztán jauna, Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari atxikitako Araubide Juridikoaren Ataleko burua, kargutik kentzen duena.
Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarriko bigarren idatz-zatian ezartzen du atalburuen bitarte baterako izendapena indarrik gabe uzten ahal duela erabaki hori hartu zuen organoak berak.
Hori horrela, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,
AGINDU DUT:
1. José Miguel Gamboa Baztán jauna, Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari atxikitako Araubide Juridikoaren Ataleko burua, kargutik kentzea.
2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
3. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, eta Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2016ko maiatzaren 11n.–Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilaria, Ana Herrera Isasi.
Iragarkiaren kodea: F1606034