1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
29/2016 FORU DEKRETUA, maiatzaren 11koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluko kideak izendatzen dituena, ikasleak eta administrazio eta zerbitzuetako langileak ordezkatuz.
ZIOEN AZALPENA
Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluari buruzko uztailaren 2ko 15/2008 Foru Legearen 9. artikuluak ezartzen du Gizarte Kontseiluak 19 kide izanen dituela; horietatik 1 administrazio eta zerbitzuetako langileen ordezkaria izanen da, eta beste 1 ikasleen ordezkaria.
Aipatu legeak 10. artikuluan ezartzen du Nafarroako Gobernuaren foru dekretu bidez izendatuko direla kideak, unibertsitate arloan eskumena duen kontseilariak proposatuta, 9. artikuluan aipatzen diren entitate edo erakundeek hautatu ondoren.
2016ko apirilaren 28ko bilkuran Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluak erabaki zuen Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluko honako kide hauek izendatzea: Carlos Sola Pabolleta jauna, administrazio eta zerbitzuetako langileen ordezkaria, eta Néstor López de Muniáin Ochoaerrarte jauna, ikasleen ordezkaria.
Horrenbestez, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2016ko maiatzaren 11n egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,
DEKRETATU DUT:
1. Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluko honako kide hauek izendatzea: Carlos Sola Pabolleta jauna, administrazio eta zerbitzuetako langileen ordezkaria, eta Néstor López de Muniáin Ochoaerrarte jauna, ikasleen ordezkaria.
2. Foru dekretu hau Carlos Sola Pabolleta jaunari, Néstor López de Muniáin Ochoaerrarte jaunari eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluari jakinaraztea, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Iruñean, 2016ko maiatzaren 11n.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.–Hezkuntzako kontseilaria, José Luis Mendoza Peña.
Iragarkiaren kodea: F1605934