95. ALDIZKARIA - 2016ko maiatzaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

Laburpena, Turismo eta Merkataritzako zuzendari nagusiaren maiatzaren 2ko 161E/2016 Ebazpenarena. Horren bidez, Nafarroako artisautza enpresak sustatzeko diru-laguntzen 2016ko deialdia onetsi da.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index): BDNS (identifikazioa): 305238.

Lehendabizikoa.–Onuradunak:

2016ko urtarrilaren 1a baino lehen Nafarroako Artisautza Enpresen Erregistroan izen emandako enpresa txiki eta ertainak.

Bigarrena.–Xedea:

Nafarroako artisautza enpresen lehiakortasuna handitzea, haien produktuak merkaturatu eta sustatzeko jarduerak bultzatuz, bai eta haien langileen prestakuntza maila hobetzen duten jarduerak ere, haiek garatu eta indartze aldera.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak:

161E/2016 Ebazpena, maiatzaren 2koa, Turismo eta Merkataritzako zuzendari nagusiarena.

Laugarrena.–Zenbatekoa:

Deialdi honen ondoriozko konpromisoak betetzeko baimendu den gastua 45.000 eurokoa da.

Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea:

Eskaerak aurkezteko epea bi hilabetekoa da, foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2016ko maiatzaren 2an.–Turismo eta Merkataritzako zuzendari nagusia, Maitena Ezkutari Artieda.

Iragarkiaren kodea: F1605551