95. ALDIZKARIA - 2016ko maiatzaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

Laburpena, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariak apirilaren 29an emandako 24E/2016 Foru Aginduarena. Horren bidez, kultur hedapenerako proiektuak egiteko kultur entitateei 2016an diru-laguntzak emateko deialdia onesten da.

Oharra: testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). BDNS (identifikazioa): 305165.

Deialdiaren xedea da giza zientzien arloan garrantzi berezia duten kultur proiektuetarako laguntzak arautzea. Erregularki eta aldian-aldian hedapeneko jarduerak (hitzaldiak, mintzaldiak, erakusketak, lehiaketak, ikerketa, giza zientzietako biltzarrak) antolatzen dituzten kultur entitateek egin behar dituzte proiektuak, Nafarroako Foru Komunitatean, Kultur Ekintza Zerbitzuari dagozkion eskumenen barruan.

2016ko urtarrilaren 1etik azaroaren 9ra eginen dira proiektuak.

Jarduera hauek deialditik kanpo gelditzen dira:

–Prestakuntza ikastaroak.

–Argitalpenen edizioa, edozein euskarritan.

–Zinema jaialdiak eta lehiaketak, Foru Komunitatean 2016an egiten direnak.

–Arte eszenikoetako eta musikako jarduerak.

1.3. Deialdiaren helburua Nafarroako kultur jarduera biziagotzea da, kultur entitateei bereziki interesgarritzat jotzen diren eta aurreko atalean aipatzen den xedea betetzen duten berariazko jarduerak egiten lagunduz.

1.4. Entitate bakoitzak proiektu bakar bat aurkezten ahalko du, entitatearen urteko programazioa barne.

Iruñean, 2016ko apirilaren 29an.–Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilaria, Ana Herrera Isasi.

Iragarkiaren kodea: F1605273