4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 1. EPAITEGIA
Ediktua. 1294/2015 falta-judizioa
Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, maula dela-eta, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz: Epaia: Iruñean, 2015eko azaroaren 3an. Inés Hualde Juvera andreak, Iruñeko Instrukzioko 1. Epaitegiko epaile magistratuak, maula-falta batengatik, Fernando Javier Amian Garcíaren kontra bideratu den auzia aztertu du ahozko 1294/2015 falta-judizioan. Bertan parte hartu dute Fiskaltzak eta Lázaro Fernández Zulueta Bretónek, eta honako hauek oinarri harturik.
Fernando Javier Amian García kondenatzen dut, maula-falta baten egile arduraduna den aldetik, egunero 45 eguneko isuna ordaintzera, 8 euro egunean, eta prozesuko kostuak ordaintzera.
Erantzukizun zibila dela-eta, salatzaileari 200 euroko kalte-ordaina eman beharko dio.
Epai hau ez da irmoa eta haren aurka apelazio-errekurtsoa paratzen ahal da 5 eguneko epean.
Eraman bedi jatorrizkoa epaitegiko epaien liburura, eta epaiaren lekukotza egin bedi, autoei eransteko.
Eta Fernando Javier Amian Garcíari jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.
Iruñean, 2016ko apirilaren 15ean.–Justizia Administrazioaren letradua, Elena Echarri Hernández.
Iragarkiaren kodea: J1604674