95. ALDIZKARIA - 2016ko maiatzaren 18a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 1. EPAITEGIA

Ediktua. 3897/2015 falta-judizioa

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, ebasketagatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

17/2016 epaia. Iruñean, 2016ko urtarrilaren 20an.

Ines Hualde Juvera andreak, Instrukzioko 1. Epaitegiko epaile magistratuak, ebasketa-falta bat dela-eta Israel Randy Huanca Tapiaren aurka bideratu den auzia aztertu du ahozko eta jendaurreko 0003897/2015 falta-judizioan. Fiskaltzak parte hartu du.

Epaitza: Israel Randy Huanca Tapia kondenatzen dut, ebasketa-falta baten egile den aldetik, 30 eguneko isuna ordaintzera, 6 euro egunean, eta prozesuko kostuak ordaintzera. Ordaintzen ez badu, erantzukizun pertsonal subsidiarioa izanen du.

Ebazpen hau ez da irmoa, eta honen aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke bi ondoreetan epaitegi honetan, Nafarroako Probintzia Auzitegiari zuzendua, jakinarazten denetik bost eguneko epean.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Publiko egitea: Epai hori eman zuen epaileak berak irakurri eta publiko egin zuen, Iruñean, 2016ko urtarrilaren 20an egindako jendaurreko entzunaldian. Eta horren fede ematen dut, Justizia Administrazioaren letradua naizen aldetik.

Eta Israel Randy Huanca Tapiari jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2016ko martxoaren 21ean.–Justizia Administrazioaren letradua, Elena Echarri Hernández.

Iragarkiaren kodea: J1604599