95. ALDIZKARIA - 2016ko maiatzaren 18a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. 181/2014 prozedura arrunta

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela eta horren gaineko dekretua eman dela. Hona hemen dekretuaren xedapen zatia, hitzez hitz:

Bukatutzat jotzen da kontuaren erreklamazioari buruzko espedientea, Fernando Gortari Izu abokatuak aurkeztua, Jorge Palacios Ajuriaren kontra, eta ezarri da azken horrek zor duen zenbatekoa 665,50 euro gehi kostuak dela.

Igor bekio aipatutako abokatuari, betearazpena abiaraz dadila eskatzeko, legezko moduan. Horretarako, aski da eskatze hutsa eta honako hau identifikatzea.

Ez da errekurtsorik jartzen ahal, baina honek ez du aurrez epaitzen, ezta partzialki ere, geroko judizio arruntean eman daitekeen epaia.

Eta Jorge Palacios Ajuriari jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2016eko apirilaren 14an.–Justizia Administrazioaren letradua, Maite Arenaza Sarasola.

Iragarkiaren kodea: J1604598