2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
Ordenantza, Tuterako ekintzailetzarako, enplegua sustatzeko
eta lokalak berritu, eraberritu eta irekitzeko laguntzak
arautzen dituena. Hasierako onespena
Udalak, 2016ko maiatzaren 2an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Ordenantza, Tuterako ekintzailetzarako, enplegua sustatzeko eta lokalak berritu, eraberritu eta irekitzeko laguntzak arautzen dituena
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta, nahi badute, egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Tuteran, 2016ko maiatzaren 4an.–Sustapeneko, Berrikuntzako eta Afera Ekonomikoetako zinegotzia, José Ángel Andrés Gutiérrez.
Iragarkiaren kodea: L1605654