95. ALDIZKARIA - 2016ko maiatzaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Tafalla Kulturgunearen 2016ko prezio publikoen arauketa. Hasierako onespena

Udalbatzak, 2016ko apirilaren 25ean egin osoko bilkura berezian, ondoko erabakia hartu zuen, erregelamenduzko quoruma zuela:

Kontuan hartuz Tafalla Kulturgunearen aretoak erabiltzeko 2016ko prezio publikoak arautzen dituen arau fiskal bat eduki beharra, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legean eta Nafarroako Toki Araubidea eguneratzen duen 11/2004 Foru Legean xedatua betez.

Kontuan harturik proposaturiko prezio publikoak ez direla zerbitzuen kostuak berdintzeko adinakoak, eta hala izatea komeni dela gizarte, ongintza, kultura edota interes publikoko arrazoiak direla-eta, eta egoera hori bat datorrenez indarrean dagoen araudiarekin.

Kontuan harturik Kontuen Batzordearen 2016ko apirilaren 20ko irizpena eta Kontu Hartzailetzaren aldez aurreko txostena.

ERABAKI DA:

Lehena.–Ondoko zerrendan ematen diren prezio publikoen ordainarazpena arautzen duen arau fiskala onestea 2016rako. Espedientean jaso dira haien testu bateginak:

–11. araua: Tafalla Kulturgunea.

Bigarrena.–Ondoko zerrendan ematen diren prezio publikoen ordainarazpena arautzen duen tarifen eranskina onestea 2016rako. Espedientean jaso dira haien testu bateginak:

–11. arauaren eranskina: Tafalla Kulturgunea.

Hirugarrena.–Erabaki horiek jendaurrean edukitzea 30 egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki oholean iragarri ondoan, bidezko jotzen diren erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez daitezen.

Laugarrena.–Hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da, baldin eta erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada. Kasu horretan, ondorio juridikoak sortzeko, gertaera hori, behin betiko testuarekin batera, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da.

Tafallan, 2016ko maiatzaren 5ean.–Alkatea, Arturo Goldaracena Asa.

Iragarkiaren kodea: L1605658