2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Aldizkako zergak eta tasak, 2016ko lehen seihilekoa
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legean eta Diru-bilketaren Araudian xedatutakoarekin bat, jakinarazten da 2016ko ekainaren 24an amaitzen dela epea honako hauek borondatez ordaintzeko: Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren 2016ko lehen seihilekoko likidazioei dagozkien kuotak, Espaloian barnako Pasabideen eta Eremu Publikoaren Okupazioaren tasak, eta Landa- nahiz Hiri-lurren gaineko Zergaren 2016. urteko likidazioaren lehen zatikapenari dagozkion kuotak.
Ordainketa honako entitate hauen edozein bulegotan egiten ahalko da, betiere bulego bakoitzaren ordutegian eta kasuan kasuko ordainagiria aurkeztuta: Caixabank, Banco de Santander, Banco Bilbao Vizcaya Argentaria, Banco Popular, Laboral Kutxa eta Nafarroako Rural Kutxa. Halaber, ordainketa Interneten ere egin daiteke, Iruñeko Udalaren webgunean (www.pamplona.es).
Behin epe hori iraganda, premiamendu bidez kobratzeko izapideak eginen dira.
Landa- eta Hiri-lurren gaineko Zergaren 2016. urteko likidazioaren kontra, honako errekurtso hauetako bat paratzen ahal da, aukeran:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza zein organok gauzatu eta horri berari zuzendua, hilabete Bateko epean, borondatezko ordainketa egiteko mugaegunetik aitzina.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, borondatezko ordainketa egiteko mugaegunetik aitzina.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabete bateko epean, borondatezko ordainketa egiteko mugaegunetik aitzina.
Iruñean, 2016ko maiatzaren 2an.–Gerardo Hurtado Jauregui, Tokiko Ekonomia Jasangarriko Alorraren Ogasuneko, Gizarte Ekonomiako, Enpleguko, Merkataritzako eta Turismoko zuzendaria.
Iragarkiaren kodea: L1605665