2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MURILLO EL CUENDE
2016ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.
Behin betiko onespena
Jendaurreko epea iraganik inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, 2016ko martxoaren 21ean Murillo el Cuendeko Kontzejuaren Herritarren Batzarrak bilkuran hala erabakita, behin betiko onetsi dira Udalaren 2016ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 277. artikuluan xedatuari jarraikiz. Hasierako onespenaren erabakia 2016ko 6. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, urtarrilaren 12an.
SARRERAK:
3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 1.700,00 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 24.100,00 euro.
5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herrilurretako aprobetxamenduak: 637,00 euro.
Diru-sarrerak, guztira: 26.437,00 euro.
GASTUAK:
2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 25.400,00 euro.
3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 62,00 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 45,00 euro.
5. kapitulua.–Kontingentzietarako eta beste ustekabe batzuetarako funtsa: 500,00 euro.
9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 430,00 euro.
Gastuak, guztira: 26.437,00 euro.
Murillo El Cuenden, 2016ko martxoaren 22an.–Kontzejuko burua, Arcángel Vicente Azpíroz Garde.
Iragarkiaren kodea: L1605651