2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEOTZ
Aldaketa Leozko Udalaren 2016ko plantilla organikoan. Behin betiko onespena
Leozko Udalak, 2016ko martxoaren 30ean egindako osoko bilkura berezian, hasiera batean onetsi zituen Leozko Udalaren 2016rako plantilla organikoaren aldaketa.
Hasierako onespen hori jendaurrean egon zen 2016ko 69. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, apirilaren 12an.
Jendaurrean egoteko aipatu epea iraganik, inork ez duenez inolako alegaziorik aurkeztu hasiera batean onetsitako erabakiari, Leozko Udalaren 2016rako plantilla organikoan egindako aldaketa behin betikoz onetsitzat jo behar da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluarekin bat, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235 artikuluak bertara igorrita.
Hori guztia aditzera ematen da, eta ohartarazten ezen plantilla organikoaren aldaketa honen kontra errekurtso hauek para daitezkeela:
a) Hautara, berraztertzeko errekurtsoa, Leozko Udaleko Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, edo bertzenaz,
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean arlo bereko epaitegiari edo salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluak agintzen duenaren arabera.
Eta, hautara, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Iratxetan (Leotz), 2016ko maiatzaren 5ean.–Alkatea, Arrate Febrero Vadillo.
ERANSKINA Leozko Udalaren 2016ko plantilla organikoaren aldaketa |
LANPOSTU KOPURUA | LANPOSTUA | ARAUBIDE JURIDIKOA | MAILA | SARBIDEA | EGOERA | A | B | C | D | E | F | G | H |
1 | Idazkari-kontu hartzailea | F | A | O-lehiaketa | Hutsik | | | | | 35 | | | |
1 | Zerbitzu anitzetako enplegatua | F | C | Oposizioa | Hutsik | | | 15 | | | 10 | | |
1 | Administrari-ofiziala | F | C | Oposizioa | Hutsik | | | 15 | | | | | |
1 | Idazkari-kontu hartzailea | AK | A | O-lehiaketa | Jardunean | | | | | 35 | | | |
1 | Zerbitzu anitzetako 1. mailako ofiziala | LM | | LE-ren 44. artikulua. | Jardunean | | | | | | | | |
1 | Administrari-ofiziala | LM (*) | | LE-ren 44. artikulua. | Jardunean | | | | | | | | |
ERABILITAKO SINBOLOAK: Funtzionarioa: F. Administrazio-kontratudunak: AK Lan-kontratu mugagabea: LM (*) Lanaldiaren %80. | OSAGARRIAK: Esklusibitatea: A. Lanpostua: B. Maila: C. Lanaldiaren luzapenekoa: D. | Bateraezintasunekoa: E Arrisku berezikoa: F. Txandakakoa: orokorretik. L1605673 |
Iragarkiaren kodea: L1605673