95. ALDIZKARIA - 2016ko maiatzaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Balorazio txostenaren 2016ko berrikuspena. Hasierako onespena

Oltza Zendeako Udalak, 2016ko apirilaren 28an egindako bilkura arruntean, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen:

Lehena: hasiera batean onestea Oltza Zendeako udal mugapeko ondasun higiezinen balorazio ponentzia osoa berrikusteko proiektua.

Bigarrena: hiru udalkide hauek Udaleko ordezkari izendatzea Batzorde Mistoan:

Moisés Garjón Villanueva.

José M.ª Cuende Vallejo.

Reyes Latienda Martínez.

Hirugarrena: balorazio ponentziaren proiektua jendaurrean jartzea 20 egun baliodunean, iragarki laburtua jarriz Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaletxeko iragarki oholean, adieraziz dokumentazioa interesdunen eskura dagoela udal bulegoetan, egoki jotzen dituzten iradokizunak edo alegazioak egin ahal izateko.

Laugarrena: epe hori iraganik, inork alegaziorik aurkeztu badu, horiek eta Udalaren txostena Nafarroako Gobernuko Lur-ondasunen Zerbitzura igorriko dira, eta galdatuko zaio ahalik eta lasterren era dadila Batzorde Mistoa.

Hori guztia, bat etorririk Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36. artikuluarekin eta hura garatzen duen erregelamendua onesteko irailaren 22ko 100/2008 Foru Dekretuaren 36. artikuluarekin eta hurrengoekin.

Ororbian, 2016ko maiatzaren 3an.–Alkatea, Moisés Garjón Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L1605547