95. ALDIZKARIA - 2016ko maiatzaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

Lur-ondasunen gaineko kontribuzioa. 2016ko lehen seihilekoa

Interesdun guztiei aditzera ematen zaie abiatzekotan dela Landalurreko eta hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioaren 2016ko lehen seihilekoaren kobrantza.

Borondatez ordaintzeko epea ezarri da, 2016ko maiatzaren 20tik 2016ko ekainaren 20ra, biak barne.

Helbideratutako ordainagiriak 2016ko ekainaren 15ean kobratuko dira.

Helbideratuta ez dauden ordainagiriak Caparrosoko Udalaren kontuetan ordainduko dira, Caixabank edo Nafarroako Rural Kutxan, aipatutako epean.

Epe hori iragandakoan, premiamendu bidez kobratzeko tramiteak abiaraziko dira.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Caparroson, 2016ko maiatzaren 9an.–Alkate udalburua, Aquilino Jiménez Pascual.

Iragarkiaren kodea: L1605731