2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CAPARROSO
2. aldaketa 2016ko aurrekontuan. Behin betiko onespena
2016ko 71. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 14an, 2016ko aurrekontuan 2. aldaketa egiteko hasierako onespenaren erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egindako aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 20/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
2/2016 ALDAKETA AURREKONTUAN
Kreditu gehikuntza
Gastu goitituak:
KONTU-SAILA | IZENA | ZENBATEKOA |
1-34001-62200 | Igerilekuetako ontziak | 19.100,00 |
1-16210-62200 | Garbigunea | 29.600,00 |
1-15330-60900 | Mobiliario urbano y señalización viaria | 3.330,29 |
BATURA | 52.030,29 |
Diru-sarrera goititua.
Diru-sarrera berrien bidezko finantzaketa kontu-sail honetan:
KONTU-SAILA | IZENA | ZENBATEKOA |
1-55910 | Parke eolikoak | 52.030,29 |
BATURA | 52.030,29 |
Argitara ematen da, aipatutako legezko aginduak betetzeko asmoz, eta ohartarazten da behin betiko onespen honen aurka bide hauetako bat erabil daitekeela:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, Caparrosoko Udalaren Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
Caparroson, 2016ko maiatzaren 5en.–Alkatea, Aquilino Jiménez Pascual.
Iragarkiaren kodea: L1605650