95. ALDIZKARIA - 2016ko maiatzaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Laburpena, Berriozarko ikastetxeetan 2016/2017 ikasturterako jateko diru-laguntzak emateko deialdiarena

Oharra: Testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/index). BDNS (Identifikazioa): 305784.

“Jantokiko bekak” esan ohi zaienak onetsi dira, Mendialdea 1 eta Mendialdea 2 ikastetxeetarako.

Interesdunek eskabidea aurkeztu beharko dute Berriozarko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan, Kaleberri kalean. Eskabideak aurkezteko epea 2016ko ekainaren 15etik 30era bitartekoa izanen da, biak barne, horretarako ezarriko den ordutegian.

Betebeharrekoak:

a) Udalerriko bizilaguna egiazki izatea eta bertan erroldaturik egotea, eskabidea aurkezten den unean.

c) Administrazioaren beste esparru batzuetan gauza bererako laguntza eskatu izana.

d) Diru-laguntza edo laguntza eman aurretik Udalarekiko betebeharrak eguneratuak izatea, horiek edozein motatakoak direla ere. Onuraduna Udalarekin zorretan badago, jakinarazi eta 10 egun balioduneko epea emanen zaio, haiek kita ditzan. Jakinarazpena ikastetxeetako iragarki oholen bidez eginen da.

e) Familia unitatearen urteko etekinak, kontzeptu guztiengatik, ondorengo taulan ezarritakoak baino txikiagoak izatea (2015eko ekitaldiko Errenta Aitorpena):

FAMILIA UNITATEKO
KIDEEN KOPURUA

URTEKO ETEKINAK,
GEHIENEZ

2 kide

12.139 euro

3 kide

13.050 euro

4 kide

14.280 euro

5 kide

15.305 euro

6 kide

16.330 euro

7 kide

17.354 euro

8 kide

18.478 euro

Familia unitatean %30eko desgaitasuna edo handiagoa duen kideren bat baldin badago, kide bat gehiago kontatuko da.

Aurkeztu beharreko agiriak:

Aurreko urteko (2015) errenta aitorpenaren kopia.

Desgaitasunaren ziurtagiria, familia unitateko edozein kiderena.

Erroldatzea Udalak egiaztatuko du.

Udalaren diru-laguntza osagarria izanen da beste administrazio publikoen edo ente publiko nahiz pribatuen aldetik xede bertsuarekin etortzen diren beste laguntza edo beken aldera, eta ez da eskola jantokiaren tarifaren %45 baino handiagoa izanen.

Berriozarren, 2016ko maiatzaren 11n.–Alkatea, Raúl Maiza González.

Iragarkiaren kodea: L1605853