95. ALDIZKARIA - 2016ko maiatzaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Aldaketa Trafikoaren gaineko udal ordenantzaren 39. artikuluan. Hasierako onespena

Berriozarko Udalak, 2016ko martxoaren 30ean egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Trafikoa arautzen duen udal ordenantzaren 39. artikuluan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, Trafikoa arautzen duen udal ordenantzako aldaketa behin betiko onetsirik geldituko da, eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Berriozarren, 2016ko maiatzaren 4an.–Alkatea, Raúl Maiza González.

Iragarkiaren kodea: L1605567