95. ALDIZKARIA - 2016ko maiatzaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZAGRA

Aldaketa Udal Planean. Behin betiko onespena

Azagrako Udalak, 2016ko apirilaren 28an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Udal Planaren hirigintza antolamenduko determinazio xehakatuetan aldaketa egiteko espedientea, lurzatien itxituren ezaugarriak birdefinitzeko, industrian erabiltzeko xedez, Iberfruta - Muerza, SAk sustaturik.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81. artikuluan xedatutakoa betez.

Administrazio-egintza honen kontra, errekurtso hauek para daitezke:

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jakinarazi eta bi hilabeteko epean, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua.

Aldaketaren testua:

Udal Planeko Eraikuntzaren gaineko ordenantzaren 15. artikulua honela idatziko da:

“Bizitegitarako lurzatien kanpoko itxiturak gehienez ere 2,5 metroko altuera edukiko du eta ezin izanen da opakua izan metro 1etik gora.

Industriarako lurzatien kanpoko itxiturak gehienez ere 3,00 metroko altuera edukiko du eta ezin izanen da opakua izan 2 metrotik gora.”

Azagran, 2016ko apirilaren 29an.–Alkatea, Ignacio Gutiérrez Sánchez.

Iragarkiaren kodea: L1605471