95. ALDIZKARIA - 2016ko maiatzaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AURITZ

Bake epaile titularraren
eta ordezkoaren karguak hutsik

Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikulua eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5., 6. eta 7. artikuluak bete beharrez, deialdia iragarri da udalerriko bake epaile titularraren eta ordezkoaren kargu hutsak betetzeko. Interesdunek eskabideak Udalaren bulegoetan aurkeztuko dituzte hamabortz egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; eskabidean aipatu behar da Erregelamenduak esaten dituen ahalmen eta bateragarritasun baldintzak betetzen direla eta norberaren espedientea erantsiko zaio, titulazio akademikoa, lan eskarmentua eta merezimenduak aipatuz.

Auritzen, 2016ko apirilaren 28an.–Alkatea, Luis De Potestad Tellechea.

Iragarkiaren kodea: L1605677