95. ALDIZKARIA - 2016ko maiatzaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANO

Aranoko Udaleko zinegotziei
ezkontza zibilak ospatzeko esku ematea

2016ko maiatzaren 5ean, Aranoko Udaleko alkate andreak ebazpen bidez ondorengo erabakia onetsi zuen:

Kontuan harturik alkateek ezkontza zibila baimentzearen gainean Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiak 1995eko urtarrilaren 26an emandako jarraibidea, eta kontuan izanik orobat Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erreglamenduaren 43 eta 44. artikuluek eta horiekin bat heldu direnek xedatzen dutena,

ERABAKI DUT:

1. Aranoko Udaleko ondorengo zinegotzien esku uztea, Herriko Etxe honetan ezkontza zibilak egiteko eskumena, ezkongaiek hori eskatzen dutenean. Zinegotziak honako hauek dira:

–Jose Antonio Ruiz Miner.

–Francisco Javier Legarreta Echarri.

–Maider Ansa Zugarramurdi.

–Maitane Sarobe Olaechea.

2. Eskuordetzeak ebazpena sinatzen denetik izanen du indarra.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko iragarki oholean argitaratzea, eta interesatuei jakinaraztea.

Aranon, 2016ko maiatzaren 5ean.–Alkatea, Ainhoa Ansa Zugarramurdi.

Iragarkiaren kodea: L1605674