1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
1012/2016 EBAZPENA, maiatzaren 2koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko gizarte zerbitzuen ikuskatzaile izateko 3 lanpostu huts lekualdatze-lehiaketa bereziaren bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onetsi eta Langileen Batzordeak epaimahaian izanen dituen ordezkariak izendatzen dituena.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak martxoaren 1ean emandako 497/2016 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko gizarte zerbitzuen ikuskatzaileen hiru lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bereziaren bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdi hori 2016ko 31. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 31koan.
Eskaerak aurkezteko epea bukaturik, bidezkoa da onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onestea.
Bidezkoa da, halaber, Administrazio Erroko Langileen Batzordeak epaimahaia osatzeko proposatutako kideak izendatzea.
Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko gizarte zerbitzuen ikuskatzaile izateko 3 lanpostu huts lekualdatze-lehiaketa bereziaren bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onestea. Ebazpen honen eranskinean ageri da.
Izangai baztertuek bost egun naturaleko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, zuzentzeko.
2. Administrazio Erroko Langileen Batzordeak epaimahaian aritzeko proposatu dituen ordezkari hauek izendatzea: Carlos Arriazu Antón jauna, mahaikide titular gisa, eta Jesús Javier Elizalde Esteban jauna, ordezko mahaikide gisa.
3. Ebazpen hau epaimahaiko kideei igortzea, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2016ko martxoaren 2an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.
ERANSKINA-GIZARTE ZERBITZUEN IKUSKATZAILEENDAKO LEKUALDATZE-LEHIAKETA BEREZIA
Onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda
–Onartuak:
APESTEGUI EGEA, EDURNE
ARRIKABERRI BERGARA, MIKEL AINGERU
BEROIZ REDIN, MARIA
BERRUETA MAEZTU, LUIS MARIA
CHOURRAUT AGUIRRE, SARA
ERICE ARISTU, MARIA JESUS
EZQUERRA SALES, RAQUEL
ITURRALDE GARCIA, ANGEL MARIA
JIMENEZ MARIN, YOLANDA
MUNGUIRA ELIZONDO, ANA ISABEL
PEREZ ECHEVERRIA, BEATRIZ
SANCHEZ VIDEGAIN, JESUS ANGEL
TREBOL URRA, AINHOA
–Baztertuak:
Deialdiko 3.1.c) atalean ezarritako baldintza ez frogatzeagatik:
AMATRIAIN ARTIEDA, MARIA DOLORES
Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren 33. artikuluaren 2. idatz-zatian xedatutakoagatik eta deialdiaren 3.1.c) idatz-zatian eskatutako baldintza ez betetzeagatik:
HERRERO LARREA, MIREN ITZIAR
Iragarkiaren kodea: F1605813