1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
567/2016 EBAZPENA, 2016ko apirilaren 15ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Haren bidez ematen dira errektorearen 285/2016 Ebazpenaren bidez deitutako 2014-2015 ikasturteko Aparteko Sariak.
Ikusirik errektoreak 2016ko otsailaren 19an emandako 285/2016 Ebazpena, zeinaren bidez egin baitzen Nafarroako Unibertsitate Publikoak emandako 2014-2015 ikasturteko Aparteko Sarietarako deialdia. (NAO, 41 zk., 2016ko martxoaren 1ekoa).
Ikusirik sariak emateko proposamena, 2016ko martxoaren 18koa, aparteko sariak emateko Araudi Erregulatzailearekin bat etorriz egindakoa (Nafarroako Aldizkari Ofiziala, 26 zk., 2016ko otsailaren 9koa).
Graduondoko Ikasketak, Sarbidea, Bekak eta Tituluak Ataleko buruaren txostena eta ebazpen proposamena ikusita, Ikasleen Gaietarako eta Irakaskuntza Laguntzeko Zerbitzuko zuzendariak eta Ikasleen Gaietarako, Enplegurako eta Ekintzailetzarako errektoreordeak O.E.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko Estatutuetako 40. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,
EBATZI DUT:
Lehenengoa.–2014-2015 ikasturteko ikasketen amaierako espediente hoberenen Aparteko Sariak ematea Ebazpen honen eranskineko ikasleei.
Bigarrena.–Eranskineko hogeita hamaika ikasle sarituetako bakoitzari 300 euro ordaintzeko agintzea.
Hirugarrena.–Sariak emateko eguna, ordua eta lekua ikasle saritu bakoitzari jakinaraziko zaio, ebazpen honen eranskinarekin bat etorriz.
Laugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin agintzea.
Bosgarrena.–Ebazpen hau bidaltzea Ikasleen Gaietarako, Enplegurako eta Ekintzailetzarako errektoreordeari, Irakaskuntza Laguntzeko eta Ikasleen Gaietarako Zerbitzura, Komunikazio Zerbitzura, Kontu-hartzailetzara eta Beken eta Tituluen Bulegora. Bulego honek ebazpenaren edukia jakinaraziko dio interesdun bakoitzari.
Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitateei buruzko Lege Organikoaren 6.4. artikuluak xedatzen duenari jarraikiz, eta interesdunak, zilegi du berraztertzeko errekurtsoa errektorearen aurrean, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako Epaitegietan, hilabeteko epean lehenengo kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena jakinarazi, eta biharamunetik kontatzen hasita. Iruñean, 2016ko martxoaren 15ean Stua.: Alfonso Carlosena. Errektorea.
Errektorearen 285/2016 Ebazpenaren bidez deitutako 2014-2015 ikasturteko Aparteko Sariak emateko 2016ko martxoaren 15eko 567/2016 Ebazpenaren eranskina.
2014-2015 ikasturteko ikasketen amaierako espediente onenen sariak:
TITULAZIOA | IKASLEA | KALIFIKAZIOA |
Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea |
Gradua Ekonomian | GIL OCHOA, Mónica | 8,440 |
Gradua Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan | JAEN PÉREZ, Laura | 8,888 |
AYLLÓN LAFUENTE, Tamara | 8,628 |
EZCURRA CALLEJA, Isabel | 8,288 |
Giza eta Gizarte Zientzien Fakultatea |
Gradua Haur Hezkuntzako Irakasletzan | ANCIZU OSCOZ, Ainhoa | 8,713 |
BERASTEGI AKERRETA, Edurne | 8,665 |
Gradua Lehen Hezkuntzako Irakasletzan | GONZÁLEZ FRANCO, Elisa | 8,905 |
SOBEJANO LANDIVAR, Miriam | 8,819 |
GARCÍA CABAÑAS, Eva | 8,760 |
REY GUEMBE, Leyre | 8,736 |
Gradua Soziologia Aplikatuan | MARTINEZ CLAMENS, Alexandra | 8,558 |
Gradua Gizarte Lanean | IBÁÑEZ ASCUNCE, M.ª Jartum | 8,870 |
Unibertsitate Masterra Bigarren Hezkuntzako Irakaskuntzan | BELLETICH RUIZ, Olga Grimanesa | 9,473 |
URIZ IGLESIAS, Alejandra | 9,408 |
Unibertsitate Masterra Esku-hartze Sozialean Gizabanakoekin, Familiekin eta Taldeekin | SÁNCHEZ SALMERÓN, Víctor | 8,890 |
Zientzia Juridikoen Fakultatea |
Gradua Zuzenbidean | ALDABE MURO, Izaskun | 8,779 |
Gradua Lan Harremanetan eta Giza Baliabideetan | OLITE REY, Ana | 8,030 |
Unibertsitate Masterra Abokatutzarako Sarreran | SUBERVIOLA ARRÓNIZ, Esther | 8,716 |
Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea eta Zientzia Juridikoen Fakultatea |
EAZL eta Zuzenbideko aldi bereko ikasketak | GARRIDO DONAMARÍA, Héctor | 9,137 |
Osasun Zientzien Fakultatea |
Gradua Erizaintzan | MARTÍN GIL, Irene | 8,984 |
ARRAINZA GULINA, Nahia | 8,659 |
Gradua Fisioterapian | PALOMINO ALONSO, Santiago | 8,510 |
Unibertsitate Masterra Erizaintzako Zainketen Kudeaketan | SARALEGUI GAÍNZA, Amaia | 9,148 |
Unibertsitate Masterra Osasun Zientzietako Ikerketan | CAMPOS PÉREZ, M.ª Paz | 8,820 |
Telekomunikazio eta Industria Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoa |
Gradua Informatika Ingeniaritzan | AGUAS ARDAIZ, Iñigo | 8,141 |
Gradua Industria Teknologietako Ingeniaritzan | CATALÁN ROS, Leyre | 9,088 |
OLCOZ BASARTE, Iñigo | 8,943 |
Gradua Telekomunikazio Teknologien Ingeniaritzan | CORDÓN ERRO, Álvaro | 8,081 |
Gradua Ingeniaritza Mekanikoan | HUALDE ORONOZ, Miguel | 7,598 |
Gradua Diseinu Mekanikoko Ingeniaritzan | MONCAYOLA UBAGO, Fco. Javier | 7,224 |
Nekazaritza Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoa |
Gradua Nekazaritzako Elikagaien eta Landa Ingurunearen Ingeniaritzan | CONTÍN VITAL, Javier | 8,435 |
F1604682 |
Iragarkiaren kodea: F1604682