93. ALDIZKARIA - 2016ko maiatzaren 16a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

TARRAGONAKO LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA

Ediktu bidezko zitazioa. 30/2016 prozedura

Ángela Iribas Cabrera andrea, Tarragonako Lan arloko 3. Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua.

Aditzera ematen dut: epaitegi honetan, Juan Gómez Díazek, Francisco Javier González Riescok eta Ángel Buisan Mercadek eskaturik, 30/2016 espedientea bideratzen ari da Abelan Catalana SLren, Abelan Board Industrial SLren, Abelan San Andrés SLren, Atrian Technical Services SAren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka, kaleratze baliogabea dela eta.

Honako honen bitartez, zitazioa egiten zaio Abelan Board Industrial SL enpresari, non den jakiterik ez baitago, Lan arloko epaitegi honetara ager dadin (Tarragona, Roma etorbidea, 21, behea), 2016ko ekainaren 9ko 10:45ean adiskidetze-ekitaldia egiteko eta, bidezko bada, judizioa. Deialdi bakarrean eginen dira, bata bestearen ondotik, lehenbizikoa idazkari judizialaren aurrean, eta bigarrena epailearen edo magistratuaren aurrean. Ohartarazten da interesdunak baliatu nahi dituen frogabideak eraman behar dituela, eta demandatua justifikaziorik gabe agertzen ez bada adiskidetze-ekitaldia eta judizioa ez direla bertan behera utziko, eta, beraz, aurrera eginen dela auzi-ihesean dagoela deklaratu beharrik gabe, eta demandaren gertakariekin konforme dagoela ulertzen ahalko dela.

Aditzera ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz, behar diren ondorioak sor ditzan, eta ohartarazten da bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak edo epaienak, LJALaren 59. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Tarragonan, 2016ko martxoaren 14an.–Letradua, Ángela Iribas Cabrera.

Iragarkiaren kodea: J1604315