93. ALDIZKARIA - 2016ko maiatzaren 16a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

MURTZIAKO LAN ARLOKO 6. EPAITEGIA

Ediktua. 515/2015 prozedura

Isabel María de Zarandieta Soler andrea, Murtziako Lan arloko 6. Epaitegiko idazkari judiziala.

Aditzera ematen dut: Lahbib Aynaouk eskaturik, Gizarte Segurantza dela-eta, Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren eta Fruticol Servicios Agricolas SL enpresaren aurka lan arloko epaitegi honetan bideratu den 515/2015 prozeduran, ebazpena eman da, xedapen zatian hauxe dioena:

Xedapen zatia.

Erabaki dut:

–Aurkeztutako demanda onartzea.

–Alderdiak zitatzea, 2017ko urtarrilaren 24ko 9:50ean ager daitezen, 6. judizio-aretoan, judizioa egiteko.

Ad cautelam, egin bekio zitazioa demandatuari ediktuen bidez.

–Alderdiei ohartaraztea ezen, agertzen ez badira eta judizioa bertan behera uzteko bidezko arrazoirik alegatzen ez badute, epaileak demandatik atzera egindakotzat jotzen ahalko duela auzi-jartzailea; eta demandatua bada, ez dela judizioa galaraziko, aurrera jarraituko baitu auzi-iheslari dela deklaratu beharrik gabe.

–Gainerako eskaerei dagokienez:

Bigarren eskaera osagarriari dagokionez: iragarritzat ematen da abokatu edo lan-harremanetako graduatu batek ordezkatuta agertzeko asmoa, LJLaren 21.2 artikuluan aurreikusten diren ondorioetarako, eta izendatutzat ematen da jakinarazpenetarako helbidea (LJLaren 53. artikulua).

Halaber, egoki den erakunde kudeatzaileak edo zerbitzu komunak hamar eguneko epean igor dezala jatorrizko espedientea edo haren kopia edo jarduketena, bai eta, baldin demandaren edukiaren aurrekaririk badu bere esku, horren gaineko txostena ere. (LJLaren 142. artikulua).

Hala behar duenean, aurrekoak ez dakar auzi-jartzaileak proposaturiko froga onartzea, izan ere, judizioaren ekitaldian proposatu beharko du, eta, hala badagokio, epaileak onartu (LJLaren 87. artikulua).

Jakinaraz bekie alderdiei, ohartarazita ezen, LJLaren 53.2 artikuluaren agindua aplikatuz, organo judizialean agertzen den lehendabiziko aldian edo hari bidaltzen zaion lehendabiziko idazkian, alderdiek edo interesdunek eta, hala balegokio, horretarako izendatutako profesionalek helbide bat eta datu guztiak zehaztuko dituztela, jakinarazpen egintzak egiteko. Horretarako ematen diren helbideak eta datuek erabateko ondorioak izanen dituzte, eta haietan ondoriorik gabe egiten diren jakinarazpen saiakerak baliozkoak izanen dira, bestelako daturik ematen ez den bitartean; datu horiek eguneratzea alderdien eta haien ordezkarien karga prozesala izanen da. Halaber, telefono zenbakia, faxa, helbide elektronikoa edo antzekoren bat aldatzen denean, jakinarazi beharko da, baldin eta epaitegiarekin komunikatzeko erabiltzen bada.

Aurkaratzeko bidea: berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duenari zuzendua, jakinarazi ondoko hiru egun balioduneko epean, errekurtsogileak hartan ikusten duen arau-haustea adierazita; alabaina, errekurtsoa jartzeagatik ez da etenik izanen errekurritutako ebazpenean.

Idazkari judiziala.

Eta Fruticol Servicios Agricolas SLri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren edo zedularen kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta auto edo epai itxura izan behar duten ebazpenenak, edo epatzeenak.

Murtzian, 2015eko abenduaren 17an.–Idazkari judiziala, Isabel María de Zarandieta Soler.

Iragarkiaren kodea: J1604289